Igaran ürrietaz geroz, Xiberoko Palestinaren aldeko alkartea jüntatzen da neskenegün oroz bere süstengüaren ekarteko.
Lagüngoa berri baten ekarteko palestindarrer, xiberoko eta ipar euskal herriko alkarteek deliberatü düe egünaldi baten antolatzea.
Azaroaren 16an Makean igaranen den egünaldi hortako programan, mintzaldiak, eztabadak eta kontzertüak dirate.
Egünaldi horren helbürü bata zen palestindarren mintzaraztea, ordüan errefüxiatü, eta alkarte ezbardinetako palestindarrak jinen dira haien ikus püntüaren emaiteko.
Egünadi horren ürrentzeko Xiberoots, Spartak Dementzialat, Atzarbale eta palestinako hiru taldeek düe gaüaldia animatüko.
Jojo Malharin eta Vivi Vissler :