XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Ligin etxebizitzari lotürik diren xede hanitx bidean dira.

Bakotxaren etxe ebilbideko 3 ürratsetako eskentzak badütüe Ligin, hala nola herriko etxe aldegainean bi apartamentü ttipi badirate 200 euro üngürüko alokaidüekin. Bestalde apezetxearen arraberritzen ari dira EPFL edo Lekuko Lur Eraikigarrien Erakundearen lagüngoarekin eta hor bi etxe erosgei dirate 96 eta 166 mila eurotan. Azkenik lür eraikigarri bat ere badüe salgei.

Hortaz gain 3 enpresen plantatzeko 3.000 m karratuko güne bat ere badükie. Hortako sos lagungoen txerka erauntsi düe azkarki, horri esker %70eko partea lagüntürik düe jakitez alokaidü edota salmentekin ere sosa sartüko dela.

Peio Quihialt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan