XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko botingoan urte baikorra bena predazionea eztabadan berriz ere

Xiberoko botingoan urte baikorra bena predazionea eztabadan berriz ere

Xiberoko botingoak bere urteko azken jünta egin dü.
Urte baikorra izan da, nahiz eta azken 20 urtetan bezala egürraren saltzeko arrenkürak badütüan. Ihizteka lepoak berriz ere saldü dütü eta Iratin igaran urtean beno gaü haboro saldürik izan dira. Erran behar da seminarioetan edo entrepreser bürüz lan berezi bat egiten düe. Aste ondar eta bakantza denboretan kasik beterik baldin bada, urtean kurtsean ez da beti hola agitzen.


Tentsione ere senditu da bilküra denboran. Predazioneak bazterrak berotzen beitütü : Basabürüko Hazleen Alkarteak bezperan ordezkari oroer igorri dü gütün bat, sindikatak predazionearen jinaraztea prestatzen züala aküsatzez. Ez bada arrapostürik eman izan sindikataren izenean, gei hau jorratzen düan "Comite de Pilotage" delakoari ützi nahi beito.
Ohitarazteko azken bilküretan "Zone Difficilement Protegeableé delakoan sartzera galtegin dü Xiberoko botingoak.  Otsoa eta hartzaren kontre plantan ezarri behar diren medioak gaitz direla heben plantatzea berresten züanak.
Jacques Barreix Botingoako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan