XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Alkartarzün gaüaldi bat eüskararen zanpatzearen kontre

Urte ürrentze hontan, « Euskal Herrian Euskaraz » izeneko alkarteak dei bat egin dü Euskal Herrian zehar ekitaldi ezbardinen antolatzeko eta sos biltze baten egiteko. Sos horrek, « Euskal Herrian Euskaraz » alkartea lagüntüko dü, eüskararen alde egin züan kanpañaren denboran izan ziren gastüen tapatzeko. Hortaz gain Gorka Torre eüskalzalea, eüskararen alde egin zütüan ekintzeen ondotik, epaitürik izan zen eta üken züntüan verbalen pakatzeko lagüntürik date bildürik dadekin sosarekin.

Horrentako, Pitxu gaztetxeak süstengü gaüaldia antolatüko dü abentüaren 6an, Zinka ostatüan. Zazpitan « Euskararen zapalkuntzari intsumisioa » izeneko hitzaldia badate, eta bederatzitan Santutxuko txaranga eta Mirabe taldeak entzüngei dirate.

Anita Poineau :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan