XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratzeko kantonamentüko bozken emaitzak

Lehen ützüliko bozketan parte hartze azkarra izan da Atarratzeko kantonamentüan %69.54 izan beita. Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza alderdi sozialistaren izenean lehentze presentatzen zena, lehena elki da %36.60 botzekin. Erran behar da, bere herrian emaitza azkar bat egin düala %40.54az. Bigerrena eta lehentze presentatzen zena, Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza eta Force 64 haütageiak %34.88 botz bildü dütü. Hirugerrena heltzen da Milou Castan esküineko haütageia eta Atarratzeko zinegotsia %14.54 botzekin. Erran gabe doa, haren botzak balio handia düküela dagün igandean bigerren ützülüarentako. Laugerrena heltzen da Gilen Iriart, Eüskal Herria Bai izenean %7.93 botzekin. 50 abertzale botz güttiago düala zazpi urteko emaitzekin. Apaltze bat ere bai, Front de Gauche alderdiarentako, Pierre Etchecoparek %4.42 egin beitü, azken bozkaldian %9.24 haütageiak egiten züalarik. Eta Marc Leroy NPA alderdiko presentatzen zenak %1.63 botzak bildü dütü. Bigerren ützülüa jokatüko da orai Arnaud Villeneneuve eta Jean-Pelle Iriarten artean. Astelehen hontan, Front de Gauche eta EH Bai haütageiek erabaki bat hartü beharko düe bigerren ützülüari bürüz eta Milou Castanek bere lagünak ikusi ondoan zerbait jakinarazi behar lüke.

Entzün Arnaud Villeneneuve Atarratzeko aüzapeza alderdi sozialistako haütageia  :


Entzün Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza Force 64 alderdia süstengatzen düana:

Entzün Milou Castan Atarratzeko zinegotsi esküintiarra :

Entzün Gilen Iriart Larraintarra EH Bai plataformako haütageia :

Entzün Pierre Etchecopar Garindaintarra Front de Gauche alderdiko haütageia :

Entzün Marc Leroy Aloztarra NPA alderdiko haütageia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan