Kantonamentüetako bozken bigerren ützüliko mahain üngürüa günüan Xiberoko Botzean, Atarratzeko kantonamentüko Arnaud Villeneuve sozialista eta Force 64 taldeko Jean Pelle Iriarten artean. Izan dadin eüskararen ofizialtarzüna ala Eüskal Herriko institüzione berezia aldarrikapena bezalako geietan adostarzüna agertarazi düe bi haütageiek. Laborantsa, zerbütxü püblikoen zaintzea ala sozial sailetan ere, ez düe liferentzia handirik erakutsi. Bena düdarik gabe, bata ala bestea haütatzez, departamentü honen gehiengoa alde batetik besteala iraganarazten ahalko düe Xibero-Gaineko bozkazaleek igante hontan.
Entzün mahain üngürüa Arnaud Villeneuve eta Jean-Pelle Iriarten artean :