INSEE-k bere 2022ko inkestako zenbakiak elki dütü abentüan erakastez Ipar Euskal Herriko popülakuntza %1ez goratü dela, hots düala sei urte beno 19 415 biztanle haboro.
Sopresarik gabe Ipar euskal herriko kostaldiak dütü jente gehienak irabazi bai eta ere « entrekostak » Uztaritze eta Hazparne artean. Amikuzek ere bere zenbakiak goratü dütü, Xiberoak biztanlegoa galtzen düalarik.
Aldiz bi herri tendentziatik arrunt desbardintzen dira : Urdiñarbe 30 biztanle irabazi beitütü azken 6 urteetan eta Atharratze 28 biztanle berriekin.
Maite Pitrau Atharratzeko merari zentako haren ustez herria atraktibo den galtatü deogü.
Maite Pitrau :