Zuckerberg ere « trump »atzen ari da…
TECH mündüko teknologia berriko nausiak oro eskuin bazterretik hüllantzen dira.
Musk eta Bezos Amazon, tesla eta « x » nausiak aspaldixkatik hortan dira.
Berriki Zuckerberg « meta » instagram, facebook ‘ta messengereko nausia ere Trump presidentaren ideietaz hüllantü da.
Mündüko nausi berriak dira eta hartzen dütüen deliberoak ondorio politiko eta zozialak badütüe mündü osoan Xinan salbü.
Azken lotsa « fakt checking » hots berrien egiaztarzünaren zaintzeko protokolaren kentzetik horra da, desagertarazi beita « meta » zuckerbergen entrepresatik.
Üngürada horren arrazoak Nicolas Jaimes "open garden"hortan jakintsü den entrepresa bürüarekin aipatzeko parada üken dügü: