XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Xiberoko 13 etxalteek aski erran dioie tuberkülozako protokolari

Tuberküloza eritarzün kozagarria eküarazteko Frantziak azken urteetan protokolo zorrotz plantan jarri dü : test baten ondotik behiak erreakzione bat badü ehaiten da. Alta kasü hanitxeetan ez da eritarzünaren herexarik atzamaiten azterketak egin ondoan.

Azken hilabeteetan Ainharbe, Mitikile, Ürrüstoi Larrabile, Espeize, Gotaine, Lohitzüne eta Idauzeko 13 etxaltetan kasüak izan dira eta ondorioz saldoaren parte bat edo osoa eho behar dütüe. Orotarat 1 021 behi arrisküan dira.

Purputy etxaltean adibidez, 3 behik eritarzüna baziren eta ondorioz 2 hilabete badütüe saldo osoa ehaiteko, eriak eta besteak.

Alkar jüntatü dira laborariak egoera horien salhatzeko eta jakinarazteko haien sadoak ez dütüela ehoko :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan