XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Basabürüa eskerreala üngüratzen

Xibero-Gainea politikako ohizko erroetara ützültzen da ! Hemeretzü urtez esküinean egon ondoan, eskerreala iragan da Atarratzeko kantonamentüa. Arnaud Villeneneuve kontseilü orokor berria, Jean-Pelle Iriart Force 64 eko haütageiari nausitü zaio 198 botzen liferentziarekin. Lehen ützületik landa, uste bazen afera tiran izanen zela 34 botzen arteko liferentzia beitzen bien artean eta uste bazen Jean-Pelle Iriartek botz erreserba haboro bazüala, ez da batere hola agitü. Aldi hontan, parte hartze azkarragoa izan da % 74.39 ekin, iragan aldean 69.52 zelarik eta botz xuriak emendatü dira ere. Bigerren ützüli hontan Arnaud Villeneuve 11 herrietan nausitzen da eta bereziki  herri handietan Atarratze, Santa-Grazi eta Larraine bezala. Jean-Pelle Iriart aldiz, 5 herrietan baizik ez da nausitzen. Bere ustez, haüteskunde horietan bozkazalek kanbiamena nahi üken düe galtegin Frantzia osoan bezala.

Entzün Arnaud Villeneuve kontseilü orokor berria eta Nathalie Irigoyen bere ordaria :


Entzün Jean-Pelle Iriarten ihardokitzea :

Entzün Milou Castan lehen ützüliko haütageia :

Entzün Marc Leroy lehen ützüliko haütageia :

Entzün Pierre Erbin Atarratzeko kontseilü orokor ohia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan