Üsatü bezala eztabadarik sortü gabe bozkatürik izan da Xiberoa Herri Alkargoaren 2011ko aitzinkontüa. 7 milliu 130 mila eurok ibilmoldearentako eta 4 milliu 900 mila eurok inbeztizamentüan, orotarat aitzinkontüa 11 milliu 700 mila eurotara iragaiten da. Emendatzea pizinaren xedeak eragiten dü. Legarrak aldiz ez dira kasik kanbiatzen. Ondarkinenak % 13,5etan baratzen da bereixtea ontsa eginik beita. Legar profezionalaren ordez sortü den CFE edo "Contribution Foncière des Entreprises“ delakoaren zerga % 25,71ean finkatürik izan da. Legar hori gei saihetseko beste zonbait gehitüz leheneko ber sos sartzeetara heltzen da Xiberoa Herri Alkargoa.
Entzün Hervé Lanouguerre Xiberoa Herri Alkargoako haütetsüa :