Barrikadak hiru probintzietako hiri eta herri ezbardinetan martxoaren 3an neskenegünarekin, Eüskal-Herriko lürralde baten alde. Azaroaren 18 eta 19ko aste ondarrean egin zen "Herritar Foroen" arakastaren ondorioz, bigerren ekintza horren eramaiteko prestatzen ari dira Baterako kideak. Ekintza horrek bi helbürü lüke, lehenik barrikader esker Eüskal-Herriko lürralde baten egoera erakustea, erran nahi beitü ezin aitzinatüz den gei bat dela. Bigerrenik, ahal bezain jente informatzea eskü paperen bidez eta ahal bezain bat jente izatea barrikadetan, xede hori sustengüaren erakusteko. Ürrentzeko, "Haütetsien Biltzarrak" Eüskal-Herriko lürralde baten alde edo kontre direnez, bozkatü beharko düe barantailan.
Entzün Joseba Garai Batera plataformako kidea :