Frantziako lehendakaritzako bozken lehen ützülia iragan arte, UMPek ez dü haütageirik ezarriko departamentü hontako 2. eta 4. lürraldean, hots, Modemeko Bayrou eta Lassalle haütageien eretzean. Departamentü hau lüzaz bi alderdien artean eramanik izan beita, ez dü arrazurik ikusten estado mailan gisa hortarako akordioen egitera Modemarekin. UMParen indarra ahültü dela departamentüan aitortü dü ere. Arrazua, hebenko arrenkürer ez aski beha egoitea bereziki Eüskal-Herriko ezagützan, UMPa gor izatea. Bere aldetik, Eüskal Preso politikoen hüillantzearen alde agertü da.
Entzün Marc Oxibar UMPko kidea :