XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoan 3 miliu euroko inbestizamentüak

2012ko aintzinkontüak bozkatü dütü Xiberoa Herri Alkargoak martxoko biltzarrean. Krisa izanik ere, 3 milliu euroko inbestizamentüa eginen dü aurten. Horietarik, 300000 eginen dira mailegü baten bidez. Zorra beraz heiñ honekoa baratzen da eta  ondorioz autofinantzamentü ahala begiratzen dü Alkargoak. Fizkalitatea amiñi bat goratüko da % 2,56ez ondarkinentako eta % 1,59ez enpresentako. Bestalde, lehenago deliberatü züan bezala, jei berezi zonbaiten lagüntzeko, sos lagüngoen emaiteko arrauak finkatürik izan dira. Kanpo egonen dira kirol taldeak, pastoralak eta maskaradak. Galtoak Herriko-Etxeen bidez pausatü beharko dira eta sos lagüntzak ez dira emanen benefizio egiten bada. Xehetarzünak ükeiten ahal dira Xiberoa Herri alkargoan.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :

Hona Xiberoa Herri Alkargoan partekatürik izan diren sos lagüntzak : Ondarrearen Etxeak : 120000€, Odacek48000€, Mission Localek 16000€, Haurren zaintzeko sareak 11800€, Xiberoko Lizeoak 1000€, Xiberoko müsika eskolak 33000€ gei 2800 eskoletan ibilteko, Algarrekin Bizik 1000€, Xendak 6000€, Bultzak 1300€, Aziak 5000€, Seaskak 15000€, Koblakak 1500€, Ikasek 10000€, Xiberoan Eüskaraz Bai 5500€, Gardes du coeur 100, Hebentik 3000€, , Epizeria sozialak 10000€, Interfacek 7500€, Etxe-goxokik 600€, Ikas-Bik 600€

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan