PLU edo hirigintzaren antolatzeko xedea dü Ezpeize-Ündüreinek. Düala 2 urte hasi zen xedearen lantzen eta 2013ko plantan ezartea esperantxa dü. Martxoan igaran den biltzarrean, ez da berrikuntza handirik jakin ahal izan. Mementoko, herriaren antolakuntza aztertzen ari dira güne ezbardinak ageraztez : Natura 2000, güne historikoak, oihanak, laborantsa güneak eta beste… Haatik, Xiberoko Bidearen aldetik, ez düe berririk. Bestalde, Kontseilü Orokorraren aldetik güti komünikatzen dela, erranik izan da. Dakienez, ikertze lanetan ari dira üngüramena eta herotsaren aztertzen, 2013ko inkesta püblikoa egin nahi beitüe. Üdürila, Xiberoko bidea eginen da eta kontütan hartuko düe eraikitzeko güneak zehazteko mementoan. Azkenik, bigerren etxebizitzen zenbakia emendatü da Ezpeize-Ündüreinen, azken hogei urteetan 12 etxeetarik 25tara iragaitez.
Entzün Michel Ibarra Ezpeize-Ündüreineko aüzapeza :