Badü urte zonbait Etxeka alkarteak orano autonomo diren adinekoer zahar etxeari alternatiba bat eskeintzen düala. Beren bizia aisatzeko Maulen edo Atharratzen alojamentüak atzamaiten dütü.
Halere, horien atzamaiteko nekezia zonbait ezagützen dütü. Alde batetik, estaje gabeko bizitegi güti beita eta bestalde alkarteak lagüntza güti errezebitzen beitü.
Nicoles Lougarot, Etxeka alkarteko kideak, xehetarzünak emaiten deizkü :
Alojamentü hüts baten jabea bazide, edo etxe apropos bat ezagützen badüzüe ez düda Etxekaren deitzea.