Igaran ostiralean Solidarite Tardets, imigratuak lagüntzeko sortürik izan den alkartearen biltzar nausia agitü da. Urteko bilana egiteaz gain, orai arte egindako lanak oro aipatü dütüe. Alkarteak ez dütü imigratüak baizik lagüntü, urte berezi hontan oihal biltzen lanetan ari izan beita 800 maska eginarazteko, baita ere sos bilketa bat antolatü düe, martxoan etxea süte batengatik galdü direnen lagüntzeko.
Orai arte 3 familia lagüntü dütüe eta emaitzaz izigarri kontent dira integrazioa orokorrean hona izan beita. Familia bat erregülarrizaturik izan beita, hilabete ürrentzean beste familia bateri batzarri eginen deie.
Maite Pitrau alkarteko bülegoko kidea :