XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Marrazki erakusketa batetan parte hartzen ahalko düzüe Mauleko merkatüan !

Anti Linky eta 5G kolektiboak marrazki erakusketa batetan parte hartzea proposatzen dü dagün neskenegünean, Mauleko merkatüan.

Herritarrek berritarzün teknolojiko horiek nola ikusten dütüen ikusteko parada izanen da, medio artistiko libre baten bidez. Kolektiboaren arabera, gizarte eta üngüramena azkarki hunkiko dütüe berritarzün horiek.

Xerbütxü püblikoetako harremana desagertaraziko dütü, bideo kamerak azkartüko. Dematerializazioak lür arpillatzea indartüko dü lehengaien biltzeko eta lano elektromañetikoa lodiaraziko. Huna marrazkien bidez jorratzen ahalko diren ideiak.

Marrazkiak aitzinetik prestatzen ahal dira ere bai, eta kiozka üngürüan erakutsirik izanen dira. Bestalde, « linkyrikez » izeneko webgünean ere bai agertüko dira.

 

Hitzordüa 10 orenetan emanik da, bihar, Mauleko merkatüan !

 

Kolektiboko Pierre Visler :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan