Mauleko ospitalea Oloruekoari lotürik da. Ataka hasi ondoko astelehen arrestitan (2021-03-08), Oloeueko eta Mauleko ospitaleen arteko konekzionea moztü düe. Arresti apalean, zerhelere Mauleko informatika sistemak ere moztü dütüe.
2 egünez ordenagailürik gabe lanean erauntsi ondoan, üsatü bezala lanean arra hasi dira asteazken arrestitan. Haatik, oranokoan ez düe internet baliatzen ahal.
Bena orokorrean, afera goizik hartürik izan denez Mauleko ospitalearentako ez dateke ondoramenik. Atakazaleek ez düe Mauleko ospitaleko egoiliarren osagarri informazionerik kausitü ahal izan.
Chantal Lassus-Pigat, Mauleko ospitaleko ordezkari ordea: