XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Sohütatik Tarijara

Apetab 64 alkarteak Tarijako (Bolivia) haurren süstengüz kantaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan Sohütako elizan gaüko 9etan. Xiberoko Botzean düala urte pare bat Mathieu Jaragoyhen Berrogaineko gazteak hego Ameriketan egin bidaje bat aipatü zeikün. Herri bat beno haboro zeharkatü zütüan urte batez, horien artean Bolivia. Han, leküko alkarte batetan ari izan zen lanean, karrikan bizi diren haurren eskolatzeko, eta inganioen proposatzeko.
Bidajetik ützüli zelarik, bere familia eta adixkideek Apetab 64 (Association pour les enfants de Tarija en Bolivie) alkartea sortü züen. Tarijako alkarteari sos igorteko, ekitaldi ezberdinak antolatü dütüe orai artino (kantaldi, aihari, olerki libürü bat, zankobalu lehiaketa bat...). Ondokoa, kantaldi bat dateke beraz Sohütako elizan. Ikusgei eta entzüngei dirateke Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Ttuttu Luro eta Jean-Noël Pinque, Xiberoko Zohardia, Ürsantxak eta Errejentak.
Madouce Araguas alkarteko kidea da, eta erran deikünaz, Apetab 64 alkarteak egiten düan lanaren oihartzünak ükeiten dütüe Tarijatik.
Madouce Araguas entzün :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan