Ebizione eta hurte handiak izan dira Larrainen ürrietaren 20ko aste ondarrean. Larrainen Irati eta Nafarroako bideak moztürik izan dira eta lau etxalte bakartürik baratü dira. Ebite handien ondorioz Larraine herritik, izan dadin Irati edo Nafarroa aldeala joaiteko, bideetan itses handiak izan dira. Aste hatsarreaz geroztik, ekipamentüko langileak karraskan ari dira lanean bena segür ere obrak lüzatüko dira.
Entzün Frantxoa Camus Mauleko Ekipamentüan bideetaz ardüratzen dena :
- Berri llabürrak
- Agerraldiak: 4055