Euskaraz ari diren 26 irrati entzüngei dira oraidanik sakolako telefonetan eta Ipad bezalako plaketetan. Iragan urtean, Antxeta Irratiak "Berria" egünkariaren bursa bat lortü züan eta Antxetaren proiektüa FitBak enpresak garatü züan eta Uhinbak aplikazioa sortü züan. Horren bidez, 11 irrati entzün zitezkeen eta orai beste 15 irratitara zabaltü düe. Haien artean, Iparraldeko 4 Eüskal Irratiak entzüngei dira. Aplikazioa dohainik da, Android eta Iphone mugikor sistemetan erabilgarria. Uhinbak aplikazioa, uhinbak.eu internet günean telekargatzen ahal da.
Entzün Aitziber Zapirain Antxeta irrtatikoa :
Soinüaren telekargatzeko (esküneko klika)