Emankizünak

Aldikoan aldi
Arresti askaria
Bertso-kobla Kronikak
Kültür bizipenetaz
Enpresa jünarazle izateaz
Feminismoa eta nortarzüna
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Berriak
Maule hiriko lanak
Artxiboan

Jacques Jaragoyhen Abehera sortzez Altzürükükoa, aspaldian Berrogaiñe-Lahüntzen Zibin bizi dena. Jacques Jaragoyhen dantzari fi bezala ezagütürik da, ttipitik dantzan hasi da eta Altzürüküko dantza talde famatüan lüzaz irauntsi da. Pastoral eta maskarada hanitxetan ere parte hartü dü eta dantzari bezala ezagütürik bada, Mauleko SAM Foot alkartean ere bera fama badü, trebazale eta kirol berri emaile bezala Xiberoko Botzean.
Jacques Jaragoyhen-en haur denbora eta bere plazer handiena, dantza !
Jacques Jaragoyhen Altzürüküko dantza talde famatüarekin. Jakes-en parte hartzea pastoral ta maskaradetan :
Philippe Etxegoyhen sortzez Omize-Gainekoa da, egün Idauze-Mendiko herrian bizi da. Erakasle eta eskolako züzendari izatez, mündü zabalean hanitx kurritü da eta orai erretretako, Xiberolat jin da bizitzera. Kirol, kültür edo zoin nahi alkarte mündüan parte hartzen dü. Kültür sailari ere hanitx interesatzen da eta berriki bi libürü plazaratü dütü, "Mémoires Souletines" eta "Mémoires Souletines II- Bergers et Cayolars". Philippek balinbadü gaüza hanitx kontatzeko, aldi hontan bere haur denborako eta laborari mündüko orhitzapenak kontatzen deizkü.
Philippe Etxegoyhen etxetiar semea eta haur denborako aipaldia :
Johañe Carricaburu Laphistoi maiastürra da Atharratzen eta Altzürüküko herria joanarazten dü aüzapez bezala :
Johañeren ibilbidea, ikasketak eta ofizioala nola plantatü :
Meragoa nola hartü düan Battitta Queheilleren ondotik, herriko kargüa eta lana nola eramaiten düan :
Mera izateak zer galtegiten düan, herria nola joanarazten, harremanak herritarrekin, administrazioarekin :
Altzürükü herria herria, jente igangia, kabale k bortüalat, herrian gazteak egoiten :
Lanetik kanpo zer inganio, Lürralde Kolektibitatea süstengatzen :
Jean Cocosteguy Gamerearra, Pierra Cocosteguy-en semea.
"Comment je me suis évadé d'Allemagne après 747 jours de captivité ?"
Pierre Cocostéguy Jean-en aitak, ützüli bezain sarri idatzi züan kontakizün hau. Bigerren gerla mundialaren denboran, nola bi lagünak ezkapi ziren Alemaniatik eta etxeala berriz ützüli. Pierre Cocosteguy Gamerearren historia aipatzen düan libürüa plazaratü berri dü Xiberoko Ikerzaleak alkarteak. Pierre Cocostéguy zenaren semeak llabür biltzen deikü bere aitaren abentüra.
Pierra Cocosteguy nor zen, noiz eta nola joan zen gerlala eta presunegoa Stalag delakoetan :
Pierra Cocosteguy idatzi zütüan kontakizünaz gain, zer ikerlan egin düan ?
Jean Bordaxar Arrokiagako semea, kantari, dantzari, pastoral idazle. Xiberoko kültüraz ta mintzajeaz ardüratzen dena.
Entzün Johañe Bordaxaren haur denbora :
Johañe Bordaxar kantaria eta kantore egilea :
Johañeren etxekidüra eüskara mintzajeari eta inplikazioa Eperra Ikastolan :
Johañe pastoral idazlea eta aktüra :