XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Optikalari bat Basabürüan, Atarratzen

Enpresa berri bat zabaltzen Atarratzen !

 

Mayalen Larrory-k bere optikalari magasia Atarratzeko plazan plantatü dü egün.

10 urtez Maulen lanean aritü ondoan, bere enpresaren sortzeko imbea piztü zaio eta jendetarzüna hotx etxez etxeko zerbütxü bat proposatzeko gogoa ere.

Optikalarilat joan beno begilagunen egitea edo konpontzea, etxeat jiten ahalko zaizüe.

Hitz ordüa hartzen ahal da: 0633813724

Mayalen Larrory: 

 

 

 

Previous Next

Transformatürik edo bestelakatürik diren zurrek oro %50a hartü badüe, dagün hilabeteetan %100aren emendatzeko arrisküa düe, prezioen aldetik.

Bürdüñaren balioaren aldetik ere bada %60eko goratzea.

Nolaz ote?   

Zer ondorio badü heben?

Ximun Heguiaphal zurginaren arrapostüak:

 

 

Previous Next

Mauleko arrabotü kantean Plaza Gizon deitzen den ostatü berri bat bada, lehen Dede-enea deitzen zena.

Zer xede dü Jérôme Eiheragaray ostatü jabe berriak?

Previous Next

ODACE alkarteak egitüra desberdinen arteko lotüra egiten dü xiberoko entrepresentako.

Langile berri bat sartü da berriki, Mathilde Agor, webgünearen joanarazteko. Hortan alkartearen eginkizünak, partaideak eta lan eskainzak agertüko dira.

Eraikuntzako sektorean langile beharra senditzen da :  30 bat lan eskeintza proposatürik dira Xiberoan.

Bestalde, Beñat Aguer ODACE-eko mintegian sartü berri da, hargingoa eta zurgintza entrepresa muntatü beitü.

Coworking günea ikasleer kitorik zabalik da konfinamentü denboraldi hunatn bakardadeari bürü egiteko eta goxoki lanean aritzeko.

Argazkia : Julie Cordier

 

 

Previous Next

Düala 10 urte zurrez arreginik izan zen zübüa.

Iragan agorrilan Larraineko merak Holzarteko zübüa zerrarazi züan, bere higadüraren salhatzez.

Kontseilü departementalak eramanik, obrak aitzina ari dira orai. Zübüa bürdüinaz arregiten düe.

Obren ikustera izan gira, han ziren Xiberoko sindikateko Jacques Barreix, departamentüko kontseiler den Pepela Mirande eta Larraineko mera den Jean-Do Iriart-ekilan mintzatü gira :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan