XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Neskenegünetik goiti, maiatzealat arte segürtantza mesürak berriz gogortüko dira. Beharrezko ez bezala izentatürik diren komertzio eta zerbütxüek arrazerratü beharko düe. 

Erran behar da lehen zerraldiaz geroz, beharrezkoak diren saltegien zerrenda lüzatü dela. Oraikoan, ilhe apaintegiak, lili saltzaleak, libürütegiak, txakolat saltzale, oto saltzaleak, oski arranjazaleak eta bideo joküa saltzaleak.

 Joelle Iriart Mauleko Ejerki edertegikoa:  

 
Previous Next

Eüskal alkargoak oto partekatzea builtarazteko « txik txak kovoit » aplikazionea sortü dü !

Azkenik, bizikleta elektrikoen eseiatzeko parada baita halako baten erosteko sos lagüngoak emaiten dütü ; 1000 euro arte.

Xehetarzünak Christelle Mange ordezkariarekin:

 

Previous Next

Olivier Camy-Sarthy Idauzen den zalditegiko jabea da baita Miarritzeko zalditegiko züzendaria ere.

Xede berri bat badü : « Zamaia ».

Zalditegiaren parean den lehenko Chamalbiden segagia erosi dü. Han 250m2 ko gela bat sortü nahi dü ezkontzen edo seminarioen egiteko baliatzen ahalko dena ; Kantean, beste sala batetan, bodega bat sortü nahi dü.

 

Olivier Camy-Sarthyk xehetarzünak emaiten deizkü :

 

Previous Next

Iragan ostegünean Xiberoko komertsanten batzordearen biltzar nausia zen. Xibero osotik horra diren 80 komertsant dira orotarat.

Animazioneak proposatzen dütüe urtearen kurtsean, jenten leküko saltegietarat jinarazteko, bena bai eta ere lürraldearen biziarazteko.
2020 urtean zozketak antolatü dütüe : aiten bestako lili buket baten irabazarazteko, amen bestako xanpaina butilla bat, egüberriz berriz Xiberoko magasietan erabilten ahal diren xekak irabazarazi dütüe. Bizar xuri ere iganarazi züen Maule eta Atharratzeko karriketan.

Mauleko san frantseseko zübüaren bi zentzütan arrezarteaz, kexü dira Mauleko komertsantak. Salhatzen düe meriak ez düala haien abisa kuntütan hartü.

Union Commerciale-ko bürüa den Peio Queheille: 

Previous Next

Hitzordü kültüralak debekatürik direnez, jentea ez da haboro kürütxatzen, edo gütiago.

Hortako jaunsteko beharra gütiago ümen düe, bena elestatzeko behar haboro.

Beherapen edo prezio apaltzeak nola igaran diren galtegin deiogü Mauleko Armelle saltegiko Sylvie Aguer:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan