XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Egüntik aitzina jatetxe tiket edo "ticket resto" delakoak egarten ahal düzüe Mauleko Ithurraldenean.

Bestalde "snack" edo egüerdietan zale eta merke jateko sükaltari berri bat hartü düe eskentzaren indartzeko.

Horiek eta beste aipatzen deizkü Jean-Marie Jauréguy 2 nausi berrietarik batek:

Fresen goratzeak izanik ere Xiberoko indüstria trenpüan da

Elektrizitatea, gasa, gasola, energiako prezioak oro goratzen dira !!

Ondorioak badütü gure egünoroztako bizitzean, bakotxaren fresak goratzen direlakoz.

Enpresek ere bai  goratze horri bürü egin behar düe.

Xiberoan, indüstria da partikülarzki azkar.

Bena mementoko ez dira goratze horietaz sobera hunkik.

Zertako explikatzen deikü « ARTZAINAK » deitzen den industria taldeko Benat Cazanavek : 

Holtzarteko bijitazaleen heina üsatüzkoalat arrajin da

Erran behar da aitzineko urtean, hots 2020an, jendezione izigarria hüllantü zela

Aurten 35 000 jente izan dira üdako sasuarentako.

Üdatiarrer batzarrian egiteko, eta ez dadin epantxürik izan kartieleko bizizaleentako, autobus naveta bat plantatü da Atarratzerik Larranerat joiten zena.

Horri esker auto gütiago bazen bide bazterrean

Ximun Accoceberry Larraneko haütetsiak sasuaren xehetarzünak emaiten deizkü: 

Maskarada Parise artino eraman dü "Owantshoosi"k

Hermès, Dior eta Channel-en xiberotartzen jarraikitzen düe « LLargo » anai-arrebek.

Iragan urtean irabazi « berrikuntza » prezioari esker, etxe handi horiekin lan egiteko parada üken düe Urdinarbetarrek.

« maskarada » izeneko projeta eraiki düe üken düen prezioaren lagüntzarekin.

Txapel, kasketa,  kajabet eta beste mudako gehigarri edo « accesosoire » deitzen direnak proposatzen dütüe.

Urtukik ala urtukigei direnekin lan egiten düe,  ilez, oihalez ala plastikoz.

Owantshoozy.com webgünean hüllantzen ahal zide beren lanaren deskubritzeko

 

Juana eta Ddiddue Etxeberri Llargo: 

Kuntent dira Santagraziko LA VERNA harpearen joanarazleak uda huntan ukan düen bijitalarietaz

Kuntent dira Santagraziko LA VERNA harpearen joanarazleak uda huntan ukan düen bijitalarietaz

Bi urte gogor iragan ondotik, aitzineko arrakasta arrabildu du La Vernako ekipak.

12 langile badira orai üdako sasuarentako.

Geroari so, üdakoa untsa joiten delakoz, negüko sasua azkartü nahi lükie.

Hartakoz eskolalentako elkaldiak eta enpresentako bijiten indartzeko lan eginen düe

 

Jean Francois Godart La vernako bürüa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan