XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Aurten okasionezko opari bat egin bazenezazüe?

Azken egünak dira egüberriko oparien egiteko, eta aurten zentako ez bigerren eskükoer pentsatü ?

2 pertsonetarik batak haütü hori egün dü opari batentako phürü.

Izan arropa, haurrentako jokü, libürü…

Konzientzia ekolojikoa emendatzen den ber, bena bai eta ere ekonomia mailan, geroz eta haboro dira okasionezko oparien erosten.

Leküko magasiek bigerren esküko hatüak proposatzen badütüe, üsantsak internet güneetan ere azkartzen dira : Vinted edo Leboncoin-en bezala.

 

Xiberotarren ganat hüllantü gira ikusteko zertan ziren: 

LOG4J  logizielaren erdio informatikak mündüa ikara üzten dü

Informatika segürtantza zerbütxüak oro panikan dira !

LOG4J izeneko lojiziekaren flakezia bat salatürik izan da.

 Eta lojizielaren erabilzale franko badira hala nula enpresa haboroxik eta mündü zabaleko enpresa handienak : amazon, apple eta beste…

Arriskü nausia da enpresentako beren norberaren emaitza ala « données personnelles »en galtzera eta xantajia eginik izan dadin nahi badütüe gibel arrabildü

 

Antton Negeloua informatizientaren ganat hüllantü gira haboroen jakiteko: 

Hidroelektrizitatea energiaren geroa?

200 bat parte harzale hüllantü dira « hydro  meeting » hydro elektrizitatearen jüntarentako.

Euskal herriko CCI komerzio eta merkatü kanbera, SHEM eta EDF antolatürik, Haütetsi, üzina eraikizale, haütetsi, denak hor ziren

 bi urtetarik antolatzen den jünta hortan beren arrenküren aipatzeko bena süstut elgar kürütxatzeko eta kuntratü BERRIEN lantzeko.

Euskal herrian 28 zentrala ala elektrizitatearen sortzeko üzina badira, 102 departamentüan, hamar bat Xiberoan.

Denek salatü düe legedia ala reglementazione soberakina, eta baimenen ükeiteko legeak eta ürratsak gogorregi zirela.

Beren ustez xantza bat dira eskualdearentako bai ekonomoikoki bena süstut ekologikoki egiten dütüen azken urteko hobetzeri esker.

Hobetze horiek inposatürik zaüen legeak pusatürik…

Christine etchegoyhen France electricité hydroelektrizitatea sindikatu burua, Florence lassere deputatu PA, Denise Saint pée senadore PA, André Garreta Euskal Herriko CCIko bürüa

Izarbek ere zabaltzen dü neskenegün hontan

Lerragüne haboroxiek iragan aste undarrean zabaltü düe ;

Erran behar da proposamen zabala dela alde hortarik : San martiko , Gourette bena Hürrün joan gabe Iratin ala Izarbe ere.

Proposamen zabal bat eta ezberdina : familialago Iratin eta Izarben, komerzialago Gouretten eta San martiko harrian.

Iragan asteko denbora txarratik landa, aste undar huntan bakantzekin eta denbora ederrarekin jende frankok hüllantü behar lüke

Elür güneen gozatzeko beste manera bat proposatzen düan  Izarben eramanen zütüegü Eric ALCACEBE hanko jonarazlearekin:

Indüstriaren egün aberats bat izan da aurtenkoa

Ehünka ikaslek Xiberoko indüstriaren ezagützeko parada üken düe.

Indüstriaren egüna zen atzo (asteazkena) Xiberoan.

Enpresa bijitak proposatü dira herritarer bena süstut ikasler.

Egünaldiaren ürrentzeko transizione energetikoaz zen mintzaldi bat proposatü da.

 

Jean Jacques Carriquiriborde ODACE eta ELKAR enpresako bürüak bilana egin deikü: 

Bestalde enpresa bijita bat jarraiki dügü Mauleko ASMA enpresan San Frantseseko ikaslekin: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan