Berriak

Leheneko « calamity jane » ostatüa erosi züan Jean Chutahandy montoriesak igaran azaroan.
Obra hanitxen ondotik « L’irrintzina »-k bere bortak zabaltüko dütü neskenegünean pintxo gaüaldi batekilan !
Bere ostatüan ze proposatüko düan esplikatü deikü Jean Chutahandy-k :
Sekretürik gabe, Guillaume Hastoyen entrepresa sortü berria da.
Lan desbardinak eskeintzen dütü :
-sare sozialetako komünikazionea
-lojizielen testatzea
-logo edo afitxa gisakoen egitea
-ützülpengintza (frantses/españul edo ingles/frantses)
Ordenagailü bidezko lanen proposatzea deliberatü dü, manera hortan Mexikan egoiten delarik lanean jarraikitzen ahalko beitü.
Harekin harremanetan sartzeko « Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. », 06-75-01-00-00 edo facebook eta instagramez.
Guillaume Hastoy:
Mauleko Xirikota ezneki eta gazna saltegiak hüllaneko zerbütxüa indartzen dü !!
Hortako webgune bat sortü düe, 8 salgüne edo bitartekari sortü dütü, etxerat ekartea proposatzen... eta beste.
Oro aipatzen deizkü Graxiana Castillon-ek:
Webgünea: https://www.xirikota.fr/
Astelehenean, ODACE eta eüskal herri alkargoak antolatürik, 30 bat entrepresabürü xiberotar « berrikuntzaren » aipatzeko bildü dira.
Azpimarratürik izan da nümerikoaz gain, beste sailetan ere berrikuntzak bere leküa badüala.
Eüskal alkargoak, sosez eta formakuntzen bidez süstengatzen dütü. Bestalde « France TECH » berrikuntza proposatzen dütüen entrepresen sarea ere aipatürik izan da, eüskal herria antena bat beita.
Ürrentzin 4 entrepresek beren berrikuntzak presentatü dütüe, horietan xiberoko « ebl » eta « maison huguette » magasia.
Mathieu Pourillou, Marie Figueroa, Sophie Oyhenart eta Jean-Marc Bongiovani :
6 küriosek, 2 egünez ekiarekin ebilten den labe baten egiten ikasi düe Pedronian.
Ainharbeko Orhantza alkarteak hilabete oroz ikastaldiak eskeintzen dütü.
Ikastaldeko partaide desberdinen berri hartü dügü:
Dagün ikastaldia neskenegün hontan date , shiatsu egiten erakatsirik date goizanko 9tarik arrestiriko 5etara.
Orano azken lekü bat baratzen da.
Interesatüek deit edo idatz Orhantza elkarteala.
