XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Astelehenean, ODACE eta eüskal herri alkargoak antolatürik, 30 bat entrepresabürü xiberotar « berrikuntzaren » aipatzeko bildü dira.

Azpimarratürik izan da nümerikoaz gain, beste sailetan ere berrikuntzak bere leküa badüala.

Eüskal alkargoak, sosez eta formakuntzen bidez süstengatzen dütü. Bestalde « France TECH » berrikuntza proposatzen dütüen entrepresen sarea ere aipatürik izan da, eüskal herria antena bat beita.

Ürrentzin 4 entrepresek beren berrikuntzak presentatü dütüe, horietan xiberoko « ebl » eta « maison huguette » magasia.

 

Mathieu Pourillou, Marie Figueroa, Sophie Oyhenart eta Jean-Marc Bongiovani :

Previous Next

Mauleko Xirikota ezneki eta gazna saltegiak hüllaneko zerbütxüa indartzen dü !!

Hortako webgune bat sortü düe, 8 salgüne edo bitartekari  sortü dütü, etxerat ekartea proposatzen... eta beste.

Oro aipatzen deizkü Graxiana Castillon-ek:

Webgünea: https://www.xirikota.fr/

Giltzak: , ,
Previous Next

Barkoxeko Uhartia etxaltean ahateki erosteko parada badüzie berriz ere.

Ahate griparen ondotik, apirilan baizik ez dütüe ahate berriak arra bildü ; eta igaran asteaz geroz baizik ez dira horien saltzen hasi.

Üdüriala jentea horren haidürü zen beren hozgailia hütsik beitzen...

Patricia Pourrillou:

Previous Next

6 küriosek, 2 egünez ekiarekin ebilten den labe baten egiten ikasi düe Pedronian.

Ainharbeko Orhantza alkarteak hilabete oroz ikastaldiak eskeintzen dütü.

Ikastaldeko partaide desberdinen berri hartü dügü:

Dagün ikastaldia neskenegün hontan date , shiatsu egiten erakatsirik date goizanko 9tarik arrestiriko 5etara.

Orano azken lekü bat baratzen da.

Interesatüek deit edo idatz Orhantza elkarteala.

 

Previous Next

Kontülaritza ützirik, BIO arrautze saltzen hasi da.

Joan den apirilaz geroz 4.000 oilo badütü bere Idauzeko oilaltegi berrian.

Zentako hain botzik da haütü hori eginik?

Nola igaraiten da?

Horiek eta beste kontatzen deizkü Julie Ahaspe'ek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan