XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

BIHUR enpresak agro janariaren ondarkinak arra-erabili nahi dütü

Agro indüstria orano berdatzen ahal da…

Agro-Indüstriaren ondarrekin arraziklatze ekonomi bat sortzen ari da.

Euskal herrian agro indüstrian lanean ari diren enpresa handi ala ttipi hanitx badira.

Bakotxak bere berrezitarzünekin lan egiten dü, eta bakotxak bere ondarrak badütü, eta pakatzen dü ere horien tratazeko ala urtukitzeko

Hartakoz « BIHUR » enpresa gaztea agro injeniürgoan  lan egiten dü ondar horien balorizateko gisan.

Ondar horiekin Eraikuntzako materiala, txetilarentako oihal sintetikak ala orano berriz erabilgarri den irina ala janariak proposatzen dütü BIHUR enpresak

 

BIHUR enpresaren bürü den Mattin Epherre: 

Previous Next

Ogia egün oroz jaten badügü, aste ondar hontan esküz tailerretan lantzez edo gogoz mintzaldian eztabadatzez hüllantzen ahal zen.

Mandelüa alkarteak Ogiaren besta antolatü beitü Barkoxeko txapelako eskola ohian; harat eramaiten zütiegü:

Previous Next

Ürrüstoiko Ttiki-Arotxea ostatüa plaza kantüan da.

Aitzinekoek ützirik, Alemaniar bikote bat Suitzatik jin da horren arra hartzeko.

Ostatüaz gain, jatetxe ere egiten düe bena aitzinetik leküa hartzez!

Xehetarzünak oro heben:

Leküaren hartzeko deit 07.88.94.59.35 edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Giltzak: , ,
XEEK mugimentüak xiberoko spekülazionearen kuntre jarraikitzen dü

 

XEEK xiberoko spekülazionearen kuntreko kolektiboak bere aktibitateak jarraikitzen dütü.

Helbürüa beti berra da : alojamentüaren arrenküra agerarazi.

Bide bazterreko Banderola eta manifestaldietarik landa, oraikoan gaüaldi eztabada bat proposatzen düe ostirale huntan Urdinarben.

8 orenetarik aitzina Aloze, Atharratze, Ezpeize, Ligi, Ozaze ala orano Lakarriko meraren entzüteko parada izanen da, eta hariekin eztabadatzera ere.

 

Mathieu Tauzin XEEK kolektibokoa: 

Previous Next

Aurten sos gutigo züen jenteek bakantzetara juiteko nekeziak izan zütüen edo pürü kasü eman ziren ez sobera despenditzeko. Hortaz ohartü dira turisma bulegoetan.

Halere üsatin bezala Frantziako lekü guzietarik jente hüllantü da bortüetan kuritzeko.

Majilou Garicoits :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan