- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1323
10 urte formakuntzak proposatzez !
Etche formakuntza enpresak bere 10 urteak ospatü dütü eta kari hontara bere bortak zabaltü dütü püblikoari.
Alain Etcheberri enpresa sortzailea :
Etche formakuntza enpresak bere 10 urteak ospatü dütü eta kari hontara bere bortak zabaltü dütü püblikoari.
Alain Etcheberri enpresa sortzailea :
Pays Basque Industries alkarteak bere lehen biltzar nausia egin dü astelehenean Sohütan.
Alkartearen helbürüa iparralde hontan indüstriaren indartzea da.
Jüstoki platarforma teknologiko bat sortüko düe Sohütan.
Mathieu pourillou-k eta Mikel Charrittonek horren berri emaiten deiküe:
Mikel Charritton (Lauak enpresako eta Pays Basque Industries alkarte bürüa):
Mathieu Pourillou (Pays Basque Industries alkarteko kidea):
Odol berria horra da, « azia » izeneko Xiberoko gazten alkartearentako.
Batzarri güne bat gaztentako, Xiberoan atzamaiten diren ofizioen Gida libürüaren sortzea ala orano formakuntzak, horiek dira « Azia » alkartearen aktibitate nausiak.
Dagün urtean jendeer Xiberoaren ezagütarazteko jokü bat arrapiztüko düe, eta xiberotar berrier batzarri egiteko kürütxa bat lantü nahi düe ere
Aktibitate hori oroen segürtatzeko, lagüntzaletan kuntatzen düe.
Mathilde Agor, Laure Etcheberriborde eta Bixente Castège:
Ipar Eüskal Herriko hidro elektrizitate ekoizleak bildü dira iragan ostiralean hitzarmen baten izenpetzeko. Lehentze dira holako antolaketa batetan biltzen sektore hortan. Eüskal Hirigüne Alkargoak eta CCI (Indüstria eta Komertsanteen Kanberak) galteginik haien arrenkürak hobeki defendatzeko hitzarmena izenpetü düe elektrizitate ekoizle handi eta ttipiek.
Eüskal Hirigüne Alkargoa-ren eta CCI-enaren lagüngoa espero düe ekoizleek.
Martine Bisauta (Eüskal Hirigüne Alkargoako transizio ekologikoaren ardüradün):
Jean Louis Harinordoquy (Baigorriko elektrizitate ekoizle bat):
Christine Etchegoyhen (Mauleko elektrizitate ekoizle bat):
Barkoxe bizi alkarteak herriaren dinamizatzeko xedeak jarraikitzen dütü. Düala 4 urte, sortü zenaz geroz, herrian laborari zionea ikusirik, laborantxaz pentsamentükatzen ari dira.
Lehenik laborarien artean langile baten hartzeko jüntatü ziren. Oraikoan Barkoxeko muzkinen saltzea düe xedea.
Herriko VIVAL-eko Prisca eta Nicolas-k « Barkoxeko bihotza » webgünea joanaraziko düe.
Hortan herriko ahateki, gazna, behiki edo eztia bezalako muzkinak atzamaiten ahal dira, bena bai eta ere okina bixkotxak bezalakoak.
Barkoxe Biziko Daniel Lagune eta Vival-eko Nicolas: