XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoko komertxantak urte ürrentzeaz botzik dira !

Xiberoko komertxantak urte ürrentzeaz botzik dira !

Jendea bere saltegietarat hüllantzen da eta süstengü bat senditzen düe

Erran baehar da animazione franko proposatzen dütüela, hala nola10 000 euroko sarien irabazteko parada

Igande huntan ere, bizar xuri kümitatü düe Mauleko karriketan kurritzeko arrestiko 3tarik aitzina

Astelehenean Atarratzen izanen da izanen goizanko merkatüan

 Peio Queheille Xiberoko komertxanten bürüa: 

Xiberoko ostalerek sufritzen düe

Xiberoko ostalerak ahal bezala lanean ari dira urte ürrentze huntan .

Ez beidüe üsatüzko proposamena segürtatzen ahal, halerik ere zerbait plantatüko düe ostaleer haboroxienek

Ejenplü baten hartzeko, Mauleko « euskalduna » ostatüak egüberri eta urtatseko besteentako aitzinetik prestatürik diren apaidüak plantatü dütü.

Elkibide bat ostaleerentako bena ere bürüa hautse nahi ez düen sükaltarientako

 

Bettan Bordagaray "euskalduna" ostatüko jabea: 

Azia elkarteak bere gida libürüa aberasten dü

Xiberoko ofizioen gida libürüa aberasten ari da !!

Azia elkarteak düala lau urte abiatü düan lana jarraikitzen da, eta 10 xiberoko ofizio berri presentatzen dütüe iragan astean.

Kanaldudekin bideo formakuntza eginik, Xiberoko ofizioen gida libürüaz gain, bideoak proposatzen dütüe gazteetaz hüllantzeko.

Gida libürüa azia.XYZ webgünean bena ere Xiberoko eskola eta lizeoa oroetan ikusten ahal da

Bideoak facebook eta hor ere  azia.xyz -en ikusten ahal dütützüe

 

Azkenekoz Xiberoko Lerragüneek zabaltzen ahalko düe !!

Azkenekoz Xiberoko Lerragüneek zabaltzen ahalko düe !!

Azken berriak entzünik, zabaltzeko züzena ükenen düe Xiberoan diren lerragüne bakotxak : Irati eta Izarbe

Biak goiti joiteko bekanika edo tresnarik gabe dira, beraz üsatüzko eskeintza proposatzen ahalko düe

Iratin jadanik egüberriko bakantzentako betea eginik da, eta hilabete beltz horietarik landa erria arrajiten zaüe.

Oraia arrenküra bakotxa izanen da azken egün horietan nasaiki erori den elürra ez dadin hurt

 

Eric Alcacebe Izarbeko joanarazlea:

Maddi Bengoechea eta Josy Arrossagaray Iratiko günearen joanarazleak:

 

Previous Next

Espartiña üdan hanitx erabilirik baldin bada, negüan zilo bat senditzen da espartiña egileen diharütegian.

Hortakotz, negüko 3 espartin mota desberdin sortü berri dütü Don Quichosse lantegiak.

 Bata mübleetako oihalarekin estalirik baldin bada, beste 2 modeloak artilez eginik dira alde gainean.

Horatko, ILETEGIA Saran eta Arrosan plantatürik den artilhe aldazalearen lehengaia erabilten düe.

50 eta 70€ -en artean saldürik dira espartiña berriak Don Quichosse webgünean edo Mauleko saltegian neskenegünetik goiti !

 

Tiomothée Cangrand :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan