XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Barnekaldeko derbia da neskenegünean !

Barnekaldeko derbia da neskenegünean !

Federal 1ko rugbi txapelketaren kuntü, Maule bederatzügerren errezebitzen dü Nafarroa hamargerren.

Inportantziako partida bat bi taldentako.

Joaneko partidan Nafarroak züan irabazi Baigorriko soho lohitxü batetan.

Bi taldek orano xantza ttipi bat badüe federal 1ko fase finalen jokatzeko

Partida xüxenean neskenegün arrestitan Xiberoko Botzean

 

 

Antton Brust nafarroako jokülaria eta Benat Queheille mauleko presidenta : 

Previous Next

Aurtenko urdinarbeko lehiaka ürrentürik da, emaztetan urdinarbetar bikote batek baldin badu irabazi , Mirentxu Arrayet eta Domi Lanouguere.

Gizonetan aldiz Alain Etcheverria eta Xabi Urruty dira nausitu partida tinko baten ondotik hortan ere.
trinketean egiten den esku huska txapelketa bakanetarik bat da Udiñarbekoa.


Mirentxu Arrayet eta Domi Lanouguere :


Xabi Urruty :

Eric Etxart antolazalea :
Previous Next

47. Essor Basque lasterketa ürrentü zen atzo eta Morbillanc taldeko Jean louis Le Ny-k du 5. etapa irabazi, eta honekin sailkapenaren lehen leküa hartü. Lasterketa ederra izan da nahiz eta haize azkarra izan arresti hatsarrean. Vincent Ahrie Xiberotarrak atorra berdea jantzi du emaitza onak egin beitütü ere lasterketa desbardinetan.
Goizan lehentze emazteen Essor lasterketa antolaturik zen. Nahiz eta pentsatu baino lasterkari gütiago izan den, urtero errepikatzea eta hola emazteen bizikletaren garatzea espero due antolazaleek. Aurtenkoan miarritzeko Coline Vincent gaztea da nausitü.
Christian Bibal, essor basque lasterketako burua :


Jean Louis Le Ny irabazlea :

Vincent Arhie xiberotarra, atorra berdearen irabazlea:

Kevin Arhie xiberotarra :

Coline Vincent emazteen lasterketaren irabazlea :

Aner Aluzena : Euskadi ekipako bizikletaria :

Previous Next

100 parte harzale beno gütiago, denbora tristea, Basabürüko ihauteririk ez, eta igaran urtean lasterkaldia ezeztatürik...

Bena halere Gipuzkoatik, Baionatik ta hebentik jin direnengana hüllantü gira:

Trebazale bat txerkatzen düzüe? "LasterK" hor da

« Lasterk » izeneko alkartea sortü dü Txomin Etxartek.

Lasterkatze ala bizikletako eraünpeneko kirolantako trenpüan izatearen lantzea propsoatzen dün horri esker.

Bakotxarentako lantürik den astez asteko programa bat propatzen dü epe lüzeko xede batekin ahaloz.

Ejenplü baten emaiteko trail ala lasterkaldi partikülar bat egin nahi badüzüe.

Facebook eta instagram ostoen bidez Txominekin harremanetan sartzen ahal zide.

 

Txomin Etxart:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan