XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

50 pertsona beno haboro diren geletan behartürik da. 18 urte beno haboroko jokülari, pübliko eta jarraikizaler. Maska ez dateke ordüan galteginik bena bai osagarri protokolo jarraikitzea.

Federazione gehienek jokülari gazteer ere pass-aren behartzea erabaki düe. Setemearen 30etik goiti 12 urte beno haborokoer. Horietan : zanko balua, saski balua, rugbya edo tenis-a.

Bestalde eskübalu federrakuntzak ez dü 18 urte peko jokülarier inposatüko.

Mathieu tauzin-ek esplikatzen deikü Atharratzeko Ziberroan nola antolatzen diren: 

Jennifer Zameto xiberotarra Tokyoko Jokü Olinpikoetan

Mauleko SAM KARATE alkartean hasirik Parise ondoan (Crecy-n) Frantziako KARATE polo-an entrenatzen da orai Jennifer Zameto Mauletarra.  2016an frantziako txapelketa  irabazi bazüan lehentze, Aurten bere 3 . txapela eraman dü. Eta üda hontan Japonian igaiten ari düen joku olinpikoetara joaiten da" sparring partner" gisa. Hau delarik beste atleta baten entrenamentü bikote gisa.

Agorrila urrentze hontan ere Europako txapelketan parte hartzea esperantsa du ere gazteak. Bere ibilbidea, geroa eta projetak aipatzen deizkü : :

Previous Next

Seetemeraren 3 . 4 eta 5an igaranen da aurtenko Mendi tinietako lasterka!

Ebilbide berriaz gain, beste xehetarzünak emaiten deizkü Robert Larrandaburu'k:  

 

Marcel Queheille zentü da

Marcel Queheille Zalgiztarra bizikletako Euskal Herriko lehen izarra zentü da !

92 urteetan pausatü da eta bere ehortzetak bihar asteartean dira 10ak eta erditan

Marcel Queheillek Frantziako üngürüko etapa bat eraman züan 1959 Bordele eta Baionaren artean

Orotarat 5 frantziako üngürü egin dütü, Espanako vueltan ere parte hartü züan eta han ere etapa bat eraman.

Bere lasterkatzeko manerari esker eta Beti karreatzen züan bere bunet gorriari esker « debrü gorria » izentatürik zen

Egin geneion elgarrizketaren entzüteko parada: 

Previous Next

Ostiral hontatik seteme erditsüala arte, astebürü oroz xiberoko 13 plazetan eskü hüskako partidetaz gozatzeko parada badate.

Lehiakaren xedeetaz, bikoteetaz eta beste ari zaikü Alain Mugurdoy:

Lehen partida ostiral hontan arrestiriko 6etan Hauzen.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan