XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Urte gaitza izan baldin bada kirol alkarte orotan bezala halere bilan aski baikor bat egin dü SAM Petanque-ak.

40 bat jente hüllantü da 50 lizentziadün biltzen dütüan alkarte honen biltzar nausiala eta urteko bilana eginik izan da. Aurten txapelketarikk kasik ez da egin eta alkartearen finantzatzeko egiten diren egünaldiak ezeztatü dütüe.

Usu ikusten ez dena alkarte munduan leku beno hautagai haboro presentatü dira bülegoan sartzeko eta horik bozkaturik izan dira : 

Lehendakaria: Céline FORTON FERNANDES - 2.Lehendakaria Raphael SARRAILH - Idazkaria: Samuel FERNANDES - 2.Idazkari: Gaetan GARAY - Sos-zaian: Marie Christine SAGARDOY GEY - 2.Sos-zain: Quentin GOSSELIN - Beste kideak: Emilio DA SILVA MARTINS - Serge BOUILLON - Patrick ESCOS

Céline FORTON FERNANDES: 

"Kirol amatürra hilen da!!"

Kirol amatürrak alarma joiten dü !!

Zonbaitentako, hala nola rugbian ala saskibaloioan hitz emanik izan da sasoa arrahasten ahalko dela, ez da deüje segürtatürik.

Beste kirol zonbaitetan hala nola eskü baloan ez da berririk.

Bena denak akort dira, eküatze lüze horiek min handia ekarten düe kirol amatürrer.

Lehen ondorio bat, jadanik agertzen dira lizentziadünen apaltze bat.

Mementoko trebatzen baizik ez dira ahal, eta orano kontaktik gabe.

 

Mathieu Tauzin Atarratze Ziberoko managera:

Iparralde taldea sortü da Maule eta Baionaren artean

20bat lizenziadüneekin, besteetan bezala apaltze ttipi bat SAM ziklisma elkartearentako

Emaitzak partikülarzki hunak izan dira gaztetxo heinean, bena inportantena ez da hor

Elkarteak jarraiki nahi dü gazteen jinarazten eta bizikletaren gozatzen

Bestalde, Mauleko klübak ententa edo jüntatze bat eginen dü junior edo artekoen kategorian

Baionako taldearekin jüntatzea deliberate düe

Helbürüa: lasterkaldi hoberenetan parte hartzea

 

Eric Alcacebe elkarteko bürüa: 

Kirol hanitxetan entrenamentüak arrahasi dira

Txapelketak ez badira arrahasirik entrenazeko baimena badue igaran astetik geroz. Kirol kolektiboak ez badüe teorian ahal orano zonbait arrahasi dira. Mauleko Rugby eta zanko balukoak adibidez arrahasi dira bena kontaktorik sortzen ez dütüan ariketak baizik ez egitez. Eta entrenamentüak llabürtzez.

SAM Pelotak ere bai arrahasi dütü entrenamentüak aste hondar hontan. Cedric Samalbide eta Beñat Negeloua lagüntzaileen ustez, ordü zen gazteak arra has ditüan kiroletan. Txapelketarik ez izatea lehen denbora batentako ez zaie desarrenjatzen, pelota arizaleek esküak arra egin behar beitütüe. Beñat Negeloua eta Cedric Samalbide SAM Pelotako lagüntzaileak :

Pyrenees Forme Idaula kasik 40 urte xiberotarrak igiarazten dütüala

1984an sortürik Pyrénées Forme Idaula alkarteak 150 jente beno haboro biltzen dütü alkartean. Edozoin adinentako kirol kurtsoak proposatzen dütü. Eta momentüko 30 urtetarik 89 urtetako kideak dütü. 12 kurtso desbardin badira Maulen, Ezpeizen, Urdiñarben eta Gotainen. Eta eseiatü nahi baduzue lehen bi kurtsoak kitorik eseiatzen ahal dira.
Gimnastikaz gain pilat kurtsoak ere emaiten dütüe erakasle profesionalekin.

Maitena Letchoreguy alkarteko kidea :


110 euro balio dü urte batez izenaren emaiteko eta xehetarzün haborentako deitzen ahal da Maitena Letchoreguy : 05 59 28 08 36  edo Lucienne Jaury 05 59 28 03 95

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan