XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Camille Lopez Japoniatik sartü da

Igandean Frantziako zelekzioneak bere final laurdena galdü dü, eta etxerat sartzeko mementoa da xiberotarrarentako. Partida oroetan sartü da Camille eta bere ekarpena egin dü, izan multxoko partidetan Argentina eta Ameriketari kuntre. Dezepzione gaitza izan da Galeseri kontra galtzea, bena esperientzia osoki bizitü dü Camillek, mentüraz bere azken partida beitzen Frantziako zelekzioarekin. Azaro hatsarrean arrahartü behar lüke Clermont-eko taldearekin. Camille Lopez:

Atarraztar bat mündüko 10 hoberenetan !

Beñat Marmissole Atarraztarra mündüko seigerrena da trail skyrunning txapelketan. 21 eta 70 kilometren arteko lasterketak dira petigoa gaitzekin skyrunning delako txapelketan. Düala bi urte bere ebilbidia abiatürik, bere Frantzia heineko emaitza huneri esker, sasu xuri bat bizitü dü Beñatek. Aurten aldiz lehen postüak baizik ez dütü ikusten, irabazle Bulgarian edo orano bigerren Italian. Sasua atzo ürrentü da xiberotarrarentako eta mündüko seigerren ürrentzen dü profezional hanitxen aitzinean. Beñat Marmissole :

Nafar erresumako Krono eskaladak Larrainen !!

Maiatzan abiaturik, euskal presoen süstengüz, hilabete oroz Nafarroari lotürik den mendi tini bat igaiten düe, bizikletez, zoingehiagokan. Lizarrieta, Otxondo, Izpegi eta Ibañeta ondotik, Larraine edo Utürzehetako lepoa dükie neskenegün goiz hontan. Izena aitzinetik emaiten ahal duzue interneten bidez « Nafar erresumako Krono eskaladak » joitez; edo neskenegün goizan abiatügabe, hots 9.30tarik aitzina. Alkarrizketa Mattin Alda Rafu antolatzalearekin:

Maule Frantziako kopatik kanporatürik

Ez düe aurten 4. ützülüaren heina igaranen Mauleko Zanko Balu taldeak. Erran behar da talde gotor baten kontre ari zirela : Genet d'Anglet izenekoa. Hau 3 maila gorago ari direlarik. Jente andana zelai bazterretan, eta partida ejerra egin düe Mauletarrek. Nahiz eta 6 eta 2-ko emaitzarekin ürrentü den partida. Orai akitaniako kopan sartürik dira eta hor ere bai talde azkarren kontre erorten ahal dira. Allande Uthurralt eta Jakes Jaragoyhen heben entzüngai, partidaren ondotik :

Camille Lopez-en berri

Camille Lopez Sohütarraren berri hartü dügü !! Jarraikitzen düenentako, ikusi düzüe azken minütako drop bat sartü düala frantziako zelekzionearen mündüko kopako lehen partidarentako. Eta taldea irabarazazi dü ustikata horri esker. Erringarri, hedabide eta sare zozialen bidez ustikata franko biltzen düan Clermont-eko zabalzalearentako. Nola bizitü dütüan agertü diren kanbioak eta mündüko kopako lehen ürrats horiek eta geroa ere aipatü deikü gure astelehenozko kirol magazinan Camille Lopez:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan