XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Lekü baratzen da Xiberoko Ungürüan parte hartzeko !

4.aldiko Xiberotarrak lasterkarien alkarteak Xiberoko Ungürüa antolatzen du. Lasterkaldi honen berezitarzuna da 5 lasterkarien arteko taldez osatürik dela. Hots 4 lagün biltzea eta bedeziaren baimena aski zaizüe izenaren emaiteko. Lasterkaldia neskenegün goizan abiatuko da goizanko 7tan Mauleko geltokitik. Izenaren emaiteko joan Xiberotarrak alkartearen webgüneala: https://www.xiberotarrak.com/tour-de-la-soule Xehetarzünak oro Mailiz Houret antolatzailearekin:

Xiberoko eskü hüska txapelgoa ostiralean hasten da.

Pierra Etxahun Iruri eta goizegi zentü den Patrick Ozafrain omentüko dütüe 2019ko Xiberoko Arrabotüko Eskü Hüska Txapelgoan. Patrick Ozafrain trofeoa dateke aurtenko txapelgoa eta Etxahun Iruriren hiltzearen 40. urte bürüaren markatzeko, txapelgoa Iruritik hasiko da arramaiatzaren 21ean. Hiru mailetan partekatürik, 64 pilotakariek parte hartüko düe, partidak 13 herrietan jokatüko direlarik. Bigerren mailako lehiaka berezia dateke, joan jineko maneran jokatüko beita eta lehen mailako lehiaka agorrilaren 4ean baizik ez da hasiko. Antton Amulet, Florian Mendiburu, Alexis Inxauspe, Cédric Lucu, Mattin Olçomendi, Jon Laduche, Batiste Lascor, Thierry Harismendy eta Yves Sallaberry Xala dirateke lehen mailean ariko diren Xiberotik kanpoko pilotari kümitatüak. Finala setemearen 15ean Urdiñarben jokatüko da. Alain Mugurdoy :

Cyril Barthe euskadi Muriasekin konfirmatü nahi dü

Xiberotar herroak dütüan Cyril bARTHE « Euskadi Murias » taldeko lasterkariak bere bigerren profesional urtea abiatü dü. Lehen urtearentako, frantziako 23 urte peko txapeldüna izan da eta clasica San Sebastian professional klasikan eskapian agertü da Aurten, konfirmatzeko xedearekin da, eta bere xede nausia da Españako Vuelta lasterkaldian parte hartzea, jakitez Donapaleutik etapa bat partitzen dela aurten. Aste huntaN hein goreneko “World tour” Turkiako itzulian parte hartzen dü eta bigerren etaparen 10gerren leküa hartü dü. Ondoko astean “Fleche Wallone” lasterkaldia lehentze kurrtüko dü motibazione handi batekin, zertako ez ezkapian hartzeko berriz ere Cyril Barthe:

Maulek bere bidea jarraikitzen dü

Maulek federal 1a arratzamanen dü dagün urtean!! Gaitz izan da bena “Salles”ko taldeari gainea hartü düe, xiberotarrek bortxaini irabazi beitüe 12-9 jineko partida atzo, joaneko partida eraman ondoan 22-19. Orai ondoko itzülia final laurdenak izanen dira Issoireko taldeari kuntre. Huna partidatik landa entzün diren oharrak:

Gilen Queheillek Colomiers-ko bidea hartüko dü

Gure kirol magazina jarraikitzen direnek entzün düe astelehenean : Gilen Queheillek Colomiers-ko bidea hartzen dü!! Bordele, Tarbes eta Albi-tik igan ondotik, azken bi urtetan Lavaur-en izenpetü züan Federale 1an. Federale 1ko Frantziako txapeldüna izanik Lavaur –ekin orai berriz profesionalen abentüran sartüko da. Colomiers pro d2ko klub bat da, bena ez dü orano bere leküa segürtatürik dagün urteko. Gilenen ustikatak eta jokatzeko manerak professional klub bat beno haboro begixtatü dü izan Castres ala Nevers bezalakoak. Orai, sasoaren untsan ürrentzeko inbera dü Lavauretik espiritira libratürik joiteko Gilen Queheille:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan