XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Nafar erresumako Krono eskaladak Larrainen !!

Maiatzan abiaturik, euskal presoen süstengüz, hilabete oroz Nafarroari lotürik den mendi tini bat igaiten düe, bizikletez, zoingehiagokan. Lizarrieta, Otxondo, Izpegi eta Ibañeta ondotik, Larraine edo Utürzehetako lepoa dükie neskenegün goiz hontan. Izena aitzinetik emaiten ahal duzue interneten bidez « Nafar erresumako Krono eskaladak » joitez; edo neskenegün goizan abiatügabe, hots 9.30tarik aitzina. Alkarrizketa Mattin Alda Rafu antolatzalearekin:

Camille Lopez-en berri

Camille Lopez Sohütarraren berri hartü dügü !! Jarraikitzen düenentako, ikusi düzüe azken minütako drop bat sartü düala frantziako zelekzionearen mündüko kopako lehen partidarentako. Eta taldea irabarazazi dü ustikata horri esker. Erringarri, hedabide eta sare zozialen bidez ustikata franko biltzen düan Clermont-eko zabalzalearentako. Nola bizitü dütüan agertü diren kanbioak eta mündüko kopako lehen ürrats horiek eta geroa ere aipatü deikü gure astelehenozko kirol magazinan Camille Lopez:

Mendi Tinietako lasterkan lehia zabalik!!

Aurten Louis Dronde'k ez dü parte hartüko: zentako? nor ikusten dü irabazle? aurtenko ebilbideaz zer dio? Ebilbidea xüxen zoin date? zer berri? zer berezi? eta beste xehetarzünak Robert Larrandabürürekin: Robert Larrandabürü:


Louis Dronde:
Xiberoko txapeldün berriak ezagün!

14 astebürüz plazaz plaza, herriz herri ibili ondotik Urdiñarben ürrentü da Xiberoako Txapelgoa. Partidak nola iragan dira? Ebiak zer eragin üken dü? Finalen eta Txapelgoaren bilan osoa entzüngai: Alexis Inchauspé txapeldün berria:


Xabi Elgart:

2.heineko finalaz; Jean Jacques Karrikirriborde:
Mauleko rügbiak bere sartzea eginik dü

Mauleko rugbiak ere bere sartzea egin dü!! Bi prestatkuntza partida agorrilan, bata irabazik Angelun, bestea etxen galdü ostiralean Tyrosseri kuntre 14-00. Haatik bere jokülarien prestakuntzaz botzik agertü da Arnaud HEGUY, Sébastien Jaca-rekin mauletarrak trebatüko dütüana aurten. Lehen partida mauletarrentako etxen Lavaureri kuntre neskenegün arrestitan, rallye des cimes lasterkaldiaren gatik Arnaud Heguy trebazale berria:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan