Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Cheval bleu sozial alkarteak Kantaldi bat antolatzen dü ostiralean
100 bat laborari sartü dira Olorueko Suprefektüala

192 bizikletari baziren Essor Basque lasterketan.
Igantean 5. eta azken etapa honen irabazlea Romain Feuillu profesional ohia izan da.
Essor Basque lasterketa osoaren irabazlea Sandy Dujardin izan delarik.
Bernard Morlas antolazaleak egünaren bildüma bat egiten deikü:
Atzoko etapako lehen eüskaldünak Alberto Serrano, Caja Ruraleko ekipekoa 10. ürrentu du eta Xabier Isasa, Laboral Kutxakoa 12.
Kevin Arhie ari zen xiberotar bakotxak 63. urrentü dü egunko etapan.
Txirrindulariak.com izeneko webgüneak segitu dü, horren eramaile den Gorge Garcia elkarrizketatu dügü :
Bizikleta lasterkaldi hanitx ezeztatürik izan badira ere, Essor basque bizikleta lasterkaldia erdi-profesionala denez baimena üken düe prefektüratik. Usatüzko 5etapak izanen dira :
Neskenegünean barantailaren 6a "Boucle de l'Essor" Tarnos-Bokale
Igante 7a "Circuit de l'Essor" Kambo-Larresoro
Ostirale 12a "Baxe Nafarroko ützülia" Donazaharre-Donapaule
Neskenegünean 13 Donibane-Garazi Gamiako lepotik igaitez
Igantean 14a "Trophée de l'Essor" Maule
Christian Bibal lasterkaldiko antolazalea eta Mauleko herriko etxean kirol ardüradüna den Alain Orduna entzungei :
Urte gaitza izan baldin bada kirol alkarte orotan bezala halere bilan aski baikor bat egin dü SAM Petanque-ak.
40 bat jente hüllantü da 50 lizentziadün biltzen dütüan alkarte honen biltzar nausiala eta urteko bilana eginik izan da. Aurten txapelketarikk kasik ez da egin eta alkartearen finantzatzeko egiten diren egünaldiak ezeztatü dütüe.
Usu ikusten ez dena alkarte munduan leku beno hautagai haboro presentatü dira bülegoan sartzeko eta horik bozkaturik izan dira :
Lehendakaria: Céline FORTON FERNANDES - 2.Lehendakaria Raphael SARRAILH - Idazkaria: Samuel FERNANDES - 2.Idazkari: Gaetan GARAY - Sos-zaian: Marie Christine SAGARDOY GEY - 2.Sos-zain: Quentin GOSSELIN - Beste kideak: Emilio DA SILVA MARTINS - Serge BOUILLON - Patrick ESCOS
Céline FORTON FERNANDES:
Azken 5 urteetan AEB edo Amerikar estatü batüetan profesional gisa erauntsi ondotik, Kévin Ithurria Mauleko pelota batarzünarentako ariko da Cesta puntan.
Hanko esperientziaz, ezbardintarzünetaz eta hebenkoaz ari zaikü:
Maulen, Damien Ourthe'ekilan ariko da.
Ageriko txapel zonbait ekarten deizküen.
Kirol amatürrak alarma joiten dü !!
Zonbaitentako, hala nola rugbian ala saskibaloioan hitz emanik izan da sasoa arrahasten ahalko dela, ez da deüje segürtatürik.
Beste kirol zonbaitetan hala nola eskü baloan ez da berririk.
Bena denak akort dira, eküatze lüze horiek min handia ekarten düe kirol amatürrer.
Lehen ondorio bat, jadanik agertzen dira lizentziadünen apaltze bat.
Mementoko trebatzen baizik ez dira ahal, eta orano kontaktik gabe.
Mathieu Tauzin Atarratze Ziberoko managera: