- Kirola
- Agerraldiak: 2377
Gaztiak igaiten!!
Igaran urtean ez bazüan honartü, aurten bai!
Departamentü heinetik, eskualde heinealat igaiten da Gotaine Irabarneko Gaztiak saskibalo taldeko potikoen lehen taldea.
Iban Onainty jokülaria:
Igaran urtean ez bazüan honartü, aurten bai!
Departamentü heinetik, eskualde heinealat igaiten da Gotaine Irabarneko Gaztiak saskibalo taldeko potikoen lehen taldea.
Iban Onainty jokülaria:
Igan urtean 37 talde baziren, aurten 64 bikotek parte hartzen due Urdinarbeko eskü-hüskako trinketeko lehiakan!
Hainbeste taldeko lehiaka bat 3 hilabetez urrentzeko aurten aste orotan badirate 3 partida, gauko 6.30tarik aitzina, (partida bakotx oren 1).
Xahatzeko güneaz gain, jateko günea ere badate, aste hatsarrean ere bai, Chistera edota Urdiñarbeko herriko ostatüan. Hortako jatetxea aitzinetik deitzea hobe, segürtatzeko..
Arrakasta geroago eta haboro, 44 lasterkarietik kasik 60 etarat igaran beitira urte batez. Urte oroz antolatzen düen “Xiberoko üngürüa”-k ere inportantzia handia dü klübarentako, denbora eta inbestizamentü hanitx galtatzen beitü bai sosez eta bai lanez. Bena lasterkaldi horren antolatzea beharrezkoa da klübaren itxürarentako ohitarazirik izan da biltzar nausian. Bi urtetarik beren 5 etapak kanbiatzen dütüe ere, eta dagün urtean kanbio urtea da jüstoki. Berrietan bülegoa berritü da ere hiru sartze berriekin. Maylis Houret alkarteko kidea :
Aspaldi ez zen hainbeste jente hüllantü Cesta punta partidentako Canal + telebista kateak du Pro Tour lehiaka antolatü zazpi Jai Alai desbardinetan. Igaran astean Pro tour’eko finalerdiak igaranik, 200 bat jenteekin; igante hontan 500 bat hullantü dira finalen ikusteko. Azkenean 2. Heineko finala 1. Heinekoa beno ejerrago izan da. Audela 2.ekoan 2 xiberotar baziren (Damien Ourthe ; Gillen Oyhenart) Azkenean 1. Heinean püntü bakotx batez nausitü dira Patxi Tambourindeguy - Pierre Etcheverry / Mikel Egiguren - Stéphane Amati-ren eretzean. Jente hüllantzeaz gain, telebista katearen bidez Maule eta Xiberoaren irudi ejer baten emaitea kausitü düela uste dü Mauleko pelota batarzünak. Cedric Samalbide :
Aste hontatik aitzina urte osoan trebatzen jarraikiko beitüe. Orai arte emaitza izigarri honak bazütüen üdan baizik ez aritzez. Ordüan esperantxa da dagün üdako emaitzak hobeagoak diratekeala. 2011an igeskagia berria plantan jarri ondotik emaitzak urtez urte hobetüz doaz ; hola jarraiki behar lüke astean 3 trebaketa eginen beitütüe. René Castel trebazalea :