XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

3.Xiberoko üngürüa horra da

Xiberotarrak lasterka alkarteak Xiberoko üngürüan hirugerren antolaldiaren izen emaitera abiatü da. Arramaiatzaren 16 an, lasterkaz proposatüko dira 5 etapa, taldeka, etapa bat bedera. Aurtenko edizionearentako etapak berritürik izan dira, Xiberoan ezagütarazteko gogoaren begiatzez. 42 talde hotx 200 bat lasterkari iragan urtean, aurten haboroen ükeitüa espero düe. 1. etapa : Mauletik Urdinarbeko San Gregori arte. 2. etapa : Urdiñarbe Altzürükü. 3. etapa : Altzürükütik Ahüzki-a. 4. etapa : Altzai-Atarratze 5. etapa : Atarratze Madalena Atarratze. Xehetarzünak Maylis Houret-ekin :

ADDAMS alkarteak urtearen bilan hona egiten düe

Bada orain hiru urte ADDAMS alkartea sortü dela. Alkarte honen baitan arte martzialeko diziplina desbardinak kausitzen dira, hala nola Yosekanbudo, Taixi, Txikong ala Kick-Boxinga. San Frantses kolegioarekilanko partaide baten bidez düe gela bat ardietsi ahal izan. Eginik izan den biltzar nausian, azpimarratürik izan da, potiko eta neskatilen nahasketa eta honen emaitza baikorra. Hatsarrean emaztentako ez balin bada aisa izan, emeki bi sexuen arteko harremanak kanbiatü dira, eta geroztik, partaideek, algarri beste gisaz ikusten düe. Gehitüez gain, “Xibero Kids”, haur taldea ere bada ADDAMSen, nontik berriki Xiberoko 10 bat haurrek, elkartze desbardinetan parte hartü düen. Interresatüek, 06 15 04 00 36 zenbakila deit bezate! Ixa Larralde :

Aspalditik igaran ez zena : Mauleko trinketa sütan zen neskenegünean.

Neskenegün hontan Frantziako lehiakako goi mailako jokülariek erauntsi düe Glaria trinketan. Multxoko partiden azken egüna izanki bi partida tinko ikusi dütügü. Lehen partidan, B heinean, Lambert eta Migeltorena nausitü dira 40-32 Bielle Palomes-eri. Bena ondoko partidak dü süa piztü. A heinean Ducassou-Intxauspek 40-39 irabazi düe Larralde-Iturberen eretzian. Azken bikote honak 10 puntu beno haboroko beranta bazüen, eta azkenean arra jin dira Mauleko 300 ikusleen plazer handienarentako. Oraitik goiti kanporaketak abiatüko dira. Cedric Samalbide epailea :

Trailen sasua arra abiatzen da

Xiberoko ützülia, Larraineko traila eta Ahargo, Barkoxeko trailak lasterkaldietan parte hartzeko izen emaiteak abiatü dütüe. Barkoxeko “ahargo lasterkaz”, sasuko lehena izanen da apirilaren 28an. Laugerren aldikoz proposatzen düe beren lasterkaldia Barkoxtarrek, berrikuntza zonbaitekin. Lehen kilometra egin eta, ahargoko tini edo püntan, tzintza ttipi bat badateke eta lehena heltüko dena lehen sari bat irabaziko dü Aurten ere “txapelketa”deitzen den Euskal herriko trail sailkapen orrokorrean sartüko dira, eta label berde batetan ere sartüko dira, üngüramenari kasü eginez Hiru ebilbide 19 kilometrakoa, besteak 10 bat eta azken bat ebilzalentako. Xehetarzünak David Etchecopar "Attuli"-rekin :

Pelota partida ejerrak bihar Mauleko trinketean

Partida izigarri inportantak badirate neskenegün hontan Mauleko trinketean. A eta B mailakoak. Frantziako goi mailako lehiakan, multxoko azken partidak dirate trenkatüko. Eta denek badüküe zer gal, hortako denak irabazteko gogo gorriarekin jinen dira. - 4etan B mailako: Bielle-Palomes, Lambert-Migeltorena - 5etan A mailako Larralde-Iturbe ; Ducassou-Intxauspe Cedric Samalbide :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan