XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

1100 kirolari biltzen dütü SAM-ak !

1 100 lizentziadün orano aurten SAM Omnisporten: pirripita, kayak, pelota, petanka, karate, igeriska, bena prefosta bi kirol nausiak, 300 bat lizenziadünekin bedera : zankobalua eta errügbia Azken urte horietan alkartearen antolatzeko manera kanbiatü da eta sail bakotxak badü bere autonomia. Omnisporaren bürü 10 urtez egonik, Henry Etcheberryk bere kargüaren üztea deliberatü dü iragan astean iragan den biltzar nausian. Oro har, planta honean bada Omnispora, lagüntzaleen eskaza aipatü da, eta gehienik ere zelai eskaza zankobaluko eta errügbiko entrenamentüentako. Henry Etcheberry:

Pette Carriquiriborde eta Pette Hontas-ek finala galdü düe

Eüskal Herriko txapelgoaren finalean ziren atzo Mauleko Glaria trinketean, Pette Carriquiriborde eta Pette Hontas, Ttarroak edo Gaztexeagoen mailako B sailean. Eta galdü düe Denek Bat pelota batarzünako Ximun Suzanne eta Mattin Intzagarairen kontre, 40/26. Denek Batekoak korpitzez azkarragoak ziren, eta hor egin da liferentzia. Xiberoko bi gazteek serioski erauntsi düe, taulan pelotak ontsa tinkatzez, eta jokoan, oldar egitean ala defentsan, eginahalak eginez. Hona zer zioen partidaren ürrentzean bi Pette-ek :

Pusa Maule socios-ek jarraikitzen düe errügbi eskolan sosa sartzen

Erran behar da 500 bat direla urtoroz beren ‘socios' karta arraberritzen düenak. Aurtenko kanpainan, 13.000 euro bildü düe. Bada hiru urte orai sociosen xedea plantan dela. Eta urtoroz biltzen diren sosa balioztatzen düe. Iragan urtean, Gehitüen edo senior delakoen entrenatzeko tresnak erostez ; aurten aldiz errügbi eskolari berri berria den 'algeco’ delako estolpe bat eskentzez, zelai bazterrean tresneriaren edo mankatüen aterpetzeko. Régis Claverie, 'Pusa Maul'e socios kidea

« Zer lizateke Eüskal Herria pelotarik gabe ? » Arrapostürik ez dü Iparraldeko Pelota Batzordeak.

Xare, Joko Garbi, ala Pasaka bezalako sailen geroa zoin ülün den ikusirik eta urtoroz lizentziadünen nonbrea ttipitzen dela ikusirik, hats berri baten hartzeko xedea presentatü dü batzordeak, atzo Mauleko Agerrian egin düan biltzar nausian. Eüskal Hirigüne Alkargoarekin harremanetan dela jakinarazi dü, pelota kirol bat beno haboro, hondare bezala ezagütürik izan dadin. Helbürüa delarik eskoletan pelotaren alde güzien erakastea. Trebazaleen formakuntzan hasirik lanaren arraikitzeko nahiküntea erakutsi dü, eta emazteen leküa ere haunditü nahi düe. Komünikazionearen gaintitik ere indar eginen dü, gazteek hanitx erabilten dütüen jentarte sareetan, bereziki. Henri Erandonea:

Essor Basque lasterkaldia berriz ere Maulerik igaraiten

Urtoroz bezala 'Essor Basque’ pirripita edo bizikleta lasterkaldia, Xiberotik iraganen da. Amatür heineko pirripitalari hoberenak hor izanen dira kostaldetik abiatürik, Bokalerik, eta ondotik Kanbon barantailaren 3 eta 4an, eta azkenik barnealdean Donapaleun, Garazin eta Maulen ondoko aste ondarrean barantailaren 9, 10 eta 11an. Iragan urtean abiatürik, goizanko animazione gisa, “mauleko vttrail”a eginen da Binazka egiten da bizikleta batekin, hau igaranarazten dena batatik besteala, 12 kilometratan orotara. Christian Bibal antolazaleak :


Nicolas Dupla :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan