XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Eskiulako "Athletic club"-ek 4 urte badütü jadanik!!

Orotara,130 bat lizentziadünekin, klubak arrakasta ejerra badü eta azken urte horietan urtoroz saldoa emendatü da. Gazteak ejerki ari dira, gaztettoak eta artekoak bereziki ; gehitüetan ere bi ekipak ligako finalerdietara heltü dira aurten. Urtoroz ere, klubaren lehiaka antolatzen düe, non ere 150 bat ekipa aritzen diren ; finalak dira ostirale eta neskenegün hontan. Finala handia neskenegünean dateke 19:00tan: Laberdesque eta Inchurraga, Anchen eta Hourcourigarayen kontre. Xehetarzünak Laurent Anchen klubeko ardüradünarekin :

Errugbia osagarri honean da Mendikotan

Mendikotako errugbi taldea ontsa bizi bada, aitzina ere lüzaz biziko dela segürtatürik izan da iragan neskenegünean egin zen biltzar nausian. Gizon gehitüen taldeak sasu hatsarre zinez hona egin dü. Emazteek ere Federalako txapelgoan jarraikitzen düe eta Barkoxe eta Mauleko gazteekin ari diren potikoak botzik dira antoladüra berriaz. Hiru errugbi taldeetako gazteen sailen botitzeak arrenkürak sortü baldin bazütüan ere hatsarrean, sasuko lehen hiru hilabeteetako ebilmoldea eta emaitzak ikusirik, lasaitürik eta botzik agertü dira Mendikotako ardüradünak. Nathalie Arosteguy ardüradünak bildüma egiten deikü

Xiberoko ützülia handitüz doa !

Xiberotarrak kirol alkarteak, « Xiberoko Ützülia » lasterkari beste builta baten emaitea helbürü gisa hartü dü dagün urteko. Hortarako, aurten baztertü düen sosa, komünikazionean ezarriko düela jakinarazi düe neskenegünean Aterein egin zen biltzar nausian. Aurten, 50 bat taldek parte hartü züen arramaiatzean agitü zen bigerren antolaldian. Dagün urtean, beraz, esperantxa düe jente haborok parte hartüko düala. Xiberotarrak kirol alkarteak lasterka maite düen 50 bat jente biltzen dütü, astearte eta ostegün gaü oroz trebatzen direnak Mauleren gainti lasterkan aritzez. Interesatürik diren güziak hüllantzen ahal dira, edozoin heinekoa izanik ere. Alkarteko Maylis Houretek bildüma egiten deikü:

Hernandorena txapelketa Atarratzetik igaraiten!

Basabürüko hiribürüan ere koblak edo bertsoak badirate aste ondar hontan. Ezi, 25 urtez petik düan bertsolarientako Hernandorena txapelgoaren sailkatze bat, Atarratzeko Prefostan agitüko beita. Ostirale honen arartseko 9 orenetan date eta hor bertsolari honak zoin hobeki lehiatüko dira: Asier Galarza, Kerman Diaz, Naia Sasko, Maialen Akizu, Aroa Arrizubieta, Unai Mendiburu. Txapelgoa hau eginik izan da, adin hortarako gazteentako ez beitzen holako lehiakarik antolatzen. Eta lehentze Eüskal Herri osoan igaranen dira sailkapenak. Gazte izangatik, maila hona agertzen düe ororek. Txapelgoa hortaz xehetarzünak Xan Alkat Bertsozaleen alkartekoarekin:

Mauleko Bizi’kleta ateleria arrazabalik

'Collectif souletin' alkartearen parte da ateleria hau, honen helbürüa delarik bizikleta edo pirripitak arra-erabiltea. Hortarako, antolatzen edo arranjatzen lagüntzea proposatzen düe alkarteko kideek. Antolatzeaz gain, bigerren esküko bizikletak erosten ahal dira 10 euroren petik. Günea, Mauleko Hondarearen Etxe gibelean da; asteazken arrestiri oroz zabalik da 2 orenetarik 5 orenetara. Bai eta, hilabeteko azken neskenegün goizez 9 orenetarik egüeditara. Popol Boscq eramailearekin xehetarzünak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan