Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Asteko argazkia
Emankizüna

Frantzia eta Nazioa
Artxiboan



Garaipen gazi-gozoa Mauleko errügbi taldearentzat, igante arrestiritan, Mauleko zelaian Céreteko taldearen kontre 27/20, Federale 2 txapelgoako finala zortzigerrenetara joaiteko partidan. Gazi-gozo, zeren eta Maulek garaipenaren 4 püntüak hartü badütü, Céreteko taldeak defentsa honaren saria bildü dü. Damütüko dira segür mauletarrak, jakinez partidaren ürrentzeko 10 minüta baizik ez zirelarik falta, oldarkorki jokatzearen honsaria bazüela. Dagün igantean, oso partida zaila izanen da segür mauletarrentako, Céreteko zelaian. Zazpi püntütako abantaila aski izanen ote dea ? Ikusirik Céreteko taldeak joküaren egiteko gaitarzün handia badüala. Geroak erranen.
Xiberoko üngürüa izeneko lasterka agitüko da dagün arramaiatzaren 17an.
Camille Lopez 16 aldiz haütatürik izan da Frantziako ekipan jokatzeko, Marius Rodrigo beno haboro ! Frantziako ekipa ützirik orai arramaiatzala artino, Clermonteko bere ekiparekin helbürü franko badütü, izan dadin Frantziako txapelgoan edo Europako Hcup kopan. Aurtenko sasuak ezinago ontsa jarraikitzen dü Camillerentako, eta titülü bat baizik ez dü eskaz orai…
Ahargo trailarentako izenen emaiteak abiatürik dira !
Barkoxen igante hontan hoinez ebilte bat edo bizikletaz kurrialdi bat proposatürik zaizüe. Hitzartzea, neskenegün hontako 07:45etan dateke, partitzea, aldiz, 08:30etan datekealarik. Hiru ebilbide desbardin badirate bizikletentako. Bata 25 kmkoa, bestea 35ekoa eta azkena 40ekoa. Barkoxeko rugby taldeak du animazione hau hirugerren aldikoz antolatzen. Parte hartzeak 8 euro kosta dü, 15 urtez pekoentako kitorik datekealarik. Hoinez ebilzaleentako, 5 euro dateke kosta. Jateko, edateko eta dutxatzeko ahalak badirate.

