- Kirola
- Agerraldiak: 1712
Kévin Le Cunff-ek dü irabazi Essor Basque-ren azken etapa
Atzoko Essor Basque pirripira lasterkaldiaren azken etapa izigarri ontsa igaran da. Goizan, lehentze, VTT trail izeneko lasterketa bat antolatü düe nornahirentako. Eta hortan 30 bat ekipak parte hartü düe eta emaitza hortaz botzik agertü dira antolazaleak. 180 lasterkarietarik, Kevin le Cunff-ek dü irabazi atzoko etapa zentimetra zonbaitengatik (argazkiari esker irabazlea nor zen xedatü beita). Eta jente hanitx agertü da bide bazterretan, bereziki Larrabileko altapan. Oro har, lasterkaldiaz botzik agertü dira antolazaleak. Igaran igantean etapa bat ezeztatü züen aro txarragatik bena hortaz kanpo denak ontsa igaran dira. Frantzia mailako sasuko lehen lasterkaldia zen Essor Basque.
Christian Bibal, Essor Basque-eko lehendakaria :