Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Leheneko denboretan Philipe Etchegoyhen
Emankizüna
Michel Chilope Urdiñarbetarra
Artxiboan




Atzoko Essor Basque pirripira lasterkaldiaren azken etapa izigarri ontsa igaran da. Goizan, lehentze, VTT trail izeneko lasterketa bat antolatü düe nornahirentako. Eta hortan 30 bat ekipak parte hartü düe eta emaitza hortaz botzik agertü dira antolazaleak. 180 lasterkarietarik, Kevin le Cunff-ek dü irabazi atzoko etapa zentimetra zonbaitengatik (argazkiari esker irabazlea nor zen xedatü beita). Eta jente hanitx agertü da bide bazterretan, bereziki Larrabileko altapan. Oro har, lasterkaldiaz botzik agertü dira antolazaleak. Igaran igantean etapa bat ezeztatü züen aro txarragatik bena hortaz kanpo denak ontsa igaran dira. Frantzia mailako sasuko lehen lasterkaldia zen Essor Basque.
Xiberoko lasterkaldia agitüko da barantailaren 26an. Aurten Maulerik Atharratzerat date, ber egünean ez beitate Essor basque pirripita lehia. Hola lasterkariek edo ebilzaleek Atharratzeko edo Basabürüko ihauteetan ürrentüko düe. Lasterkarientako, 15km dirate eta ebilzalentako 12.5km-ko lasterketa. Abiatzea Kürütxe xuriko plazan da 9 orenetan ebilzaleentako eta 09:30tan lasterkarientako. Autobüsak badirate, Basabürüko parte harzaleak Maulearat eramaiteko, goizanko 08:20etan Atharratzeko plazatik abiatzez. Parte hartzeko baldintza edo kondizione bakarra : bedeziaren baimena üken behar da eta baimenaren emaite hau ez da 6 hilabete beno zaharragokoa izan behar. Xehetarzünentako eta izenen emaiteko, deit 05.59.28.18.67 telefono zonbakiala.


