Berriak

Mauleko igereskagiak bere bortak arrazabaltü dütü iragan hilabetez geroztik eta bere aktibitateak honekin.
Horien artean, düala bi urte sortü den "water-polo" edo hur-polo aktibitatea.
Kirol mixtoa, non ere korpitza oro lantzen den. 25metrako lüzegoan jokatzen da eta mementoan 10bat dira.
Oroer zabalik da aktibitatea, eta Mauleko igereskagian deitzen ahal da züen izenaren emaiteko.
Water Poloarne ezagützeko parada Artzen Leton kapitainarekin:
Link’rope alkarteak, La verna Santa graziko harpean antolatü düan Highline mündüko marka beste xederik badü Xiberoan.
Alkarte hortan frantzia osoko jendeak badira, oro mendiko kiroletan ari direnak : izan eskalada, speleologia, parapenta, kanyoning, higline edo beste.
Denen lotüra da soka, eta hortakoz haütatü düe inglesez lotürik den link’ rope izena.
2 aktibitate nausi dütü alkarteak, higline, hots soka baten gainen ebiltea goratarzün ezbardinetan.
ETa beste aktibitatea da ‘saut pendulaire’ edo hutsean jauztea.
Laster Ehüjarren zerbait egiteko gogoa düe.
Bestalde, Seteme edo Urrietan, La Vernan arra ixeatüko dira Higline mündüko markaren haustea.
Gilen Iriart alkartearen presidenta:
SAM rugbiaren 110 urteak bestatü dira neskenegünean Maulen!!
Giro honean iragan da beren arrestiko apaidüa 400bat jendeekilan, bena hitz ordü nausiak goizan eginik izan dira.
Eztabaida batekin hasteko, non ere Pierre Camou federazioko presidenta, Jean Pierre Elissalde eta mauleko beste parte harzaleek, beren rugbi amatür geroaren ikuspüntüa eman düen.
Eztabada bizia eta jarraikia Mauleko Maule Baitha zinema salan.
Socios alkarteak zütüan goizanko hitz ordüak antolatü bere biltzar nausiaren kari.
Sociosek urte bat badüe orai eta 1200 parte harzalee biltzen dütü eta horien esker 25 000bat euro bildü.
Bilan oso baikorra beraz, arrenküra nausia beidüe nola sosa partekatü. Haboxia formakuntzaren lagüntzalat emanik izan da.
Besta ederra beraz, urteko azken indarra eman gabe federal1an batzeko Agdeko zelaian...
Rémi Goyenetche, Socios alkartearen lehendakaria:
Bigerren aldikotz abiatüko da neskenegün hontan Ahargo trail izeneko lasterkaldia Barkoxen !!
Eskolaren süstengüz eta arrakasta ejerra ükenik iragan urtean,berriz ere hitz ordüa lüzatürik da lasterka maite düener eta erran behar da gerogo eta haboro direla.
Orhiko traila,xiberoko ützülüa eta beste, lasterkaldiak emendatzen dira Xiberoan.
Barkoxekoak bere püblika aija ediren dü aste bat berantago Euskal trail horra beida eta honi bürü egiteko aste bat lehen ahinxago den trail hori trebatze bezala hanitxek hartzen düe.
Azken mementoalarte izenak emaiten ahal dira neskenegünean edo barkoxe.jimdoo.com edo pyrenees chrono web günean.
Bi ützüli 19kma eta 10kma lasterkaz edo ebiltez.
Abiatzea 9tan…
David Etchecopar Attuli:
Santa graziko la verna harpean , ikusgarria izanen den mündüko marka hauste intseüa eginen da dagün aste ondarrean !( apirilaren 15,16eta 17an)
Higline, zangla edo hede batetan ibiltea lürretik 80 metretan eta 200 metrako lüzetarzünean eta hori harpean ;hala zoin balentia egin nahi düen sail hortan berezitüa diren 4 gazteek.
Gilen Iriartek dütü jinarazten berehigh line alkartearen bidez.
Balentia horren helbürüa, kirol mota horren erakastea eta ere La Verna salaren ezagütaraztea !
La verna salaren bijitak eginen dira eta ikusten ahal dükie kirol hori eta agian markaren haustea .
Hatik leküak segürtatü behar dira aitzinetik la verna .fr web günean.
Gilen Iriart:
