XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Ziberoak egünaldi berezi bat antolatzen dü Xiberoko haurrentako neskenegün arresti hontan 2 orenetarik aitzina.
Helbürüa da prefosta haur zonbaiten jinaraztea eskü-baloko eskolan.
Hartakoz egünaldi berezi hontan, haurrek eskü baloaren deskubritzeko parada ükenen düe eta ondotik arresti askari bat eskeinik dateke.
Egünaldiaren ontsa ürrentzeko Zibero Bordes neskatilen partida eta Zibero Nousty gizonen partida ikusten ahal düküe dohainik.
Egünaldi hori zinez inportanta da ziberoarentako. Igaran urtean horen dela medioz beren eskola bete züen.
Mathieu Tauzin:

Mauleko sasoa galtze batekin abiatzen da. Bena ez da emaitza pentsatzen ahal den bezain txarra. 17 eta 13 galdü düe Marius rodrigon eta ondorioz bonus defentsiboa biltzen düe. Neverseko jokülariak azkarregi ziren eta argi da ez düela ber txapelketa jokatüko beren 6 miliu euroko budjetarekin. Lehen partidarentako beraz emaitza hon bat multxoko talde gottorrenaren kontre. Erreserbak ere espanto eder bat egin dü doi doietik galtzez 14 eta 18. Dagün igantean Castaneten jokatüko düe mauletarrek. Jokülari lehendakari eta trebazaleen ikuspüntüak:

 

Beñat Queheille:


Yannicq Vignette:

Julen Goia:

Guillaume Jan:

Xiberoko eskü hüska txapelgoako lehen final erdiak, Garindainen, Herriko besten karietara jokatüko dira aste ondar hontan. Bena kasü beste urteer konparatüz kanbiamen badirateke. Lehen mailako final erdia neskenegünean jokatüko da arrestiriko 18etan. Mixel Latxere eta Peio Ginxandut, Christophe Cigarroa eta Ximun Luku-en kontre ariko dira.
2gerren eta 3gerren Mailako beste final erdiak aldiz igantearekin jokatüko dira. Igante goizan 10etan 3gerren mailan, Joanes Etxebarria eta Olivier Ximitx, Nikolas Urruti eta Allande Iritziti-en kontre ariko dira. Arrestiritan 17etan 2gerren mailako final erdia, Aizaguer eta Lafuente, Berazategi eta Sallaberri-ren artean jokatüko da.

Final erdi horien paradaz baliatü gira üdako partiden bildümaren egiteko, Alain Mugurdoi antolatzailearekin:

Laugerren aldikoz segidan irabazi düe Dronde aitasemeek Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa.Aste ondar güzian jaun eta jabe izan dira, eta minüta bat eta 28 segunda abantziarekin ürrentü düe Manu Castan-ren aitzinean. Urrutia anaiak hirugerren leküan sailkatü dira. Irabazte historikoa da aurtenkoa düdarik gabe, orai artino nehorek ez beitzüan lau aldiz segidan irabazi. Dagün urtean, Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa 60. urte bürüa ospatüko dü.Nola bizitü düen lasterketa erraiten deiküe Pier Pol eta Louis Drondek, eta Jean bernard Pinque antolazaileak:
Pier Pol Dronde:


Louis Dronde:

Jean Bernard Pinque:

 

 

 

59 gerren mendi tinietako lasterkaldia abiatzen da maulerik ostirale hontan. Hiru egünez, urte oroz üsatzen den bezala ralia Xiberoan kurritüko da ralizaleen plazerantako. 97 parte harzale dirateke aurten. Eta berriz gaitzeko güdüka dateke lehen lekiarentako. Hiru dira aurten Jean Aguerren ber heinian heltzen ahal direnak: Anicet Garicoix, Louis Dronde eta Orategaray. Jean Bernard Pinque antolakuntza arrünkuak zoin diren eta seküla ez dila halako heina ikusi ralian erraiten deikü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan