Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Maskaraden sasuak jarraikitzen dü Xiberoan

3 militante konbokatürik Palestinarer süstengüa erakasteagatik

{jcomments on}
Igande hontan hasirik, gure kirol hitzordüak oro arra hasten dira.
Lehen hitzordüa igandean Mauleko federal 1eko partidarekin.
Nevers-eko taldea horra da Marius Rodrigo zelaialat.
Partida xüxenean dateke Xiberoko Botzan. Régis Claverie sütan dükegü. Astelehenean aldiz Mathieu Tauzin eta Benat Larrory berriz hor dirateke kirol aktüalitatearen barnatzeko. Igandeko partidaren alkarrizketak, ondoko hitzordüak eta prefosta erri eta arraieia franko...
Pazentziatzeko aintzin gozo bat argazki eta alkarrizketa honekin: Julen Goia Mauleko jokülari berria eta Bittor Abioittiz bere aspaldiko lagüna , biak Xiberoko Botzako zale berriak:
Mendikotako Rugby taldeak galdü egin dü 4. Seriako Frantziako txapelgoako finala Paris XO taldearen eretzean, Surgères herrian 23/24. Partida güzian azkarki güdükatü dira eta pausan aitzinean baldin baziren, Paristaren esperientziak pezü haundia üken dü partidaren ürrentzean. Xiberotarrak püntü ttipi batez galtzen düe, beren indar güziak ezarri ondoan. Hala ere abentüra izugarria izan da Mendikotako jokolari gazte horientako eta baliagarria izanen ere ondoko urteetanko.
Jean Marie Jaureguy trebazailea :
Sasoi ürrentze ezinago ederra egiten dü Mendikotako rugby taldeak. Iragan zen aste bürü 4. seriako Frantziako txapelgoako erdi finalen jokatzeko sailkatü da, St-Aubin de Medoc taldea 21 / 07 garaitü ondorren. Erdi finalak, Savoie garaiko St-Julien en Genevois taldearen kontre jokatüko dütüe, oraino finkatürik ez den zelai batetan.
Jean Marie Jaureguy trebazailea :
Sasoi ondar historikoa bizitzen dü Mendikotako Rugby taldeak. Igante hontan, 4. Seriako Frantziako txapelgoaren finala jokatzeaz gain, martxoko emaitzen araberan, Kostalde eta Landesetako komiteko talde hoberena izentatürik izan da ere. Iragan ostiralean, 1000 euro balio dütüan atorra jokü oso bat üken düe komiteko eta Crédit Agricole banketxetako ardüradünen esküetarik. Atorra ederrak izanen dütü finalaren jokatzeko dagün igante arrestiriko 15etan Charanteko Surgères herrian, Paris XO taldearen kontre. Azkenik jakin ezazüe partida xüxenean zabaltüko dügüla Xiberoko Botz hontan.
Battitta Hastoy presidenta :
Federale 1 mailan egoiteko beharrezkoa zen garaipena kausitü dü Mauleko rugby taldeak igantean, Marius Rodrigo kirol zelaian Valende d’Agen taldearen kontre 23/18 irabaztez. Aurten ere azken egünaldian trenkatü da eta behar ere irabazi düen, zeren eta Graulhet edo Adge taldeek ere irabazi beitüe. Azken bi talde horiekin lehian ziren, federale biala ez jausteko. Azkenik Graulhet-eko taldea da jautsiko Lannemezan-ekin batetan. Orai ontsa merexitürik pausa hartüko düe Mauletarrek, beste urtez bezala üztail erditsüan trebatzeen arrahartzeko.
Beñat Queheille presidenta :