XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Alexis Inxauspe eta Thierry Harismendyk irabazi düe Lohitzüneko Azia 2. Trofeoa, Hervé Etcheverry eta Piarres Ducassouren etzean 40/22. Emaitzak ez dü erakusten partida denboran izan den lehia, Etcheverry eta Ducassouk ez beitüe püntürik ützi güdükatü gabe. Ürrietaren 7an Lohitzüneko trinketea beterik zen, beraz arrakasta eijerra kausitü dü aurten ere Azia Trofeoak eta antolatzaleek segürtatü deiküe dagün urtean 3. bat izanen dela.

Entzün Alexis Intchauspe Azia 2. trofeoko erabalea : 

Bi üngürümen berezien ezagützeko parada eskentürik zaikü ürrietaren 6 eta 7an Atharratzen, speleologia eta canyoning egünaldien kari. Lürpean ala arroilen artean ibilten ahalko zide hezitzaileen lagüntzarekin. Ostiraletik igandeala, erakuska, mintzaldiaia, bideo emanaldiak izanen dira Atharratzeko plazan eta hortik abiatüko dira speleo ala canyoning elkaldiak. Aktibitate güziak dohanik dira. Salbü, kanbiatzeko jauntziak, ibilteko oskiak edo botak ekarri beharko dütüzüe. Haatik, elkaldietan parte hartzeko, izenak eman behar dira. Xehetarzünentako, jnsc.ffspeleo.fr güneala joaiten ahal da eta izenen emaiteko deit 06.76.70.10.48 zenbakiala. Ikus egitaraua "Gehiago irakurri" alde pean.

Entzün Sébastien Verlack Speleologia federazioneko kidea : 

Aste hontan zen SAM footarentako txotxen tiratzea Frantziako koparen kari. Laugerren ützülüan heltürik beitira, balentri bat beno haboro eginik, beste puzka lodi baten haidürü zaie. Trelissac taldearen kontre jokatüko da partida hori Jeannot Lassere zelaian setemerearen 29an arrestiriko 16.00tan. Jente hanitx egükirik balinbada, züzendariek haitatü düe ez sargiaren pakaraztea.

Entzün Jakes Jaragoyhen ekipa hortaz mintzo : 

Ürrietaren 5ean ostiralarekin jokatüko dira Lohitzüneko AZIA pelota batarzünaren 2. Trofeoako bi final erdiak. Arrestiriko 19etan Laurent Lambert eta Pierre Ducassou, Hervé Etxeverri eta Antton Amuleten etzean ariko dira. Ondotik, Philippe Bielle eta Olivier Jeannots, Alexis Intsauspe eta Battite Ducassouren kontre ariko dira. Finala ürrietaren 7an igantearekin jokatüko da arrestiriko 18etan. Aitzin partidak badirate, 16etan Cazenave Exilard, Queheille Dameron-en kontre. 17etan Hervé Elichiry eta Sylvain Eyheramouno, Peio Guichandut eta Bastien Christy-en etzean.

Entzün Edouard Exilard AZIA pelota batarzüneko kidea : 

Gora pilota ! 2012ko Xiberoko eskü hüxkako pilota txapelgoa, hasi bezain ontsa ürrentü da setemerearen 16an Ürdiñarben jokatü diren finalekin. Lehenik, ostirale arrestiritan 3. mailako finala irabazi düe Exilard eta Cazenave, lehiakako pelotakari gazteenek, Rospide eta Bonnefont-en kontre 30/23. Igante goizan 2. mailako finala eraman düe Berasategi eta Etxartek, Arricau eta Idiarten etzean 30/13. Azkenik, Landagarayek eta Itoizek jauntzi düe Xiberoko txapelgoako 5. lehiakaren txapela. 30/25 nausitu dira Latxere eta Ithurralden kontre, 350 soegileen aitzinean. Antolatzaleak bilan oso baikor egiten düe aurtenko zoingehiagokaz. Partida eijerrak, herrietan batzarri ezinago hona, soegile franko eta audela aroa alte, osagei güziak bildürik izan dira txapelgoaren kausitzeko.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo txapelgoako finalaz mintzo : 


Entzün Mixel Latchère pilotaria 1.mailan ari zena : 
 
Entzün Thierry Itoiz lehen mailako txapeldüna : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan